Euskararaen biziberritzea: arlokako etorkizun ikuspegia (lan mundua eta aisialdi antolatua)

Euskarak lan munduan eta aisialdian dituen erronkak aztertuko dira XXIX. Jagon jardunaldian

  • Azaroaren 28an izango da, Akademiaren egoitzan (Plaza Barria, 15, Bilbo) eta euskararen inguruko etorkizun-ikuspegiari buruzko bi ponentzia landuko dira. Bata, aisialdi antolatuaren ponentzia (Euskararen Gogoetagunea egitasmoaren barruan landutakoa eta Iñaki Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hizkuntza Estrategiako Zerbitzuko buruak azalduko duena); bestea, lan-eremuari dagokiona (Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeak landu du eta Josune Zabala Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Koordinazio zuzendariak azalduko du).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Laboral Kutxak babestu dute ekimena, Eusko jaurlaritzak eta Bizkaiko nahiz Arabako foru aldundiek ere lagundu dutela.
  • Izen-ematea (azaroaren 26a baino lehen): +34 944158155 / info@euskaltzaindia.eus
  • Egitaraua HEMEN
Euskaltzaindiak XXIX. Jagon jardunaldia antolatu du, Euskararaen biziberritzea: arlokako etorkizun ikuspegia (lan mundua eta aisialdi antolatua) goiburu duela. Azaroaren 28an izanen da, Akademiaren egoitzan eta goiz osoz.
Euskaltzaindiaren baitako Euskararen Gogoetaguneak zeregin bat hartu du datozen urteotarako: euskararen bisio edo etorkizun-ikuspegia lantzea, eta etorkizun-ikuspegi horretara norabidetutako arnas luzeko estrategia nagusiak marraztea. Bisio edo etorkizun-ikuspegi bizigarri eta bideragarria ekoiztea eta arnas luzeko estrategia nagusiak marraztea berebiziko lana da euskararen biziberritze prozesuaren abagune honetan, tentuz eta jakitez egin beharrekoa.
2022an euskararen biziberritze prozesuaren etorkizun-ikuspegiaren erdiguneko ponentzia landu ondoren, 2023 eta 2024an etorkizun-ikuspegiari buruzko hainbat arlotako ponentziak landu dira. Iazko Jagon jardunaldian aurkeztu ziren horietako bi, eta aurten beste bi arlo landuko dira. Bata, aisialdi antolatuko txostena, Gogoetagunearen barruan landua: aisialdi antolatuaren edo hezkuntza ez-formalaren arloari dagokiona. Beste arlo funtsezko bat, lan eremuari dagokiona, bere aldetik Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeak landu du azken bi urteotan, eta txosten hori aurkeztuko da jardunaldian. Aurkezpenak entzun, iritzia eman eta bi arlo horien norabideaz elkarrekin pentsatzeko antolatu da aurtengo Jagon jardunaldia.

Data

Aza 28 2024

Ordua

Egun osoa

Informazio gehiago

Irakurri gehiago

Kokalekua

Euskaltzaindiaren Egoitza Nagusia
Bilbo

Antolatzailea

Euskaltzaindia
Irakurri gehiago