Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.

Bergarako nerabeen hizkuntza erabilera formala eta informala

 

Bergarako nerabeen esparru formal eta informaletako hizkuntza-erabilera aztertzeko egindako ikerketaren lehen emaitza da honakoa. Bergarako Udalaren eskariz 2013ko urtarriletik ekainera bitartean Soziolinguistika Klusterra Elkarteak gauzatua, jarraipena izan asmo duen laborategiaren lehen abiapuntua, hain zuzen.

 

2013ko helburua honakoa izatea adostu zen: Bergarako nerabeen hizkuntza-erabilera formal eta informalaren egoera, hizketa-egintza eta testu generoetan zein den jakiteko datu-bilketa kuantitatibo eta kualitatiboa egitea.

 

ERANSKINAK:

Txostena: Bergarako nerabeen ahozko jardunean euskara bukltzatzeko egitasmoa (Diagnostikoa)