Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.

Soraluze: bilakaera soziolinguistikoa, gaur egungo egoeraren gakoak eta aurrera begirako ikuspegia

Soraluzen hainbat ikerketa soziolinguistiko egin izan dira azken urteotan; bai Udalaren ekimenez edo bai herritar zehatzen ikasketen testuinguruan. Gainera, aurrera begirako lan-ildoak finkatzerakoan, parte hartze bidez ekarpenak jasotzeko prozesuak ere aurrera eraman izan dira. Soziolinguistika Klusterraren eskutik Soraluzeko Hizkuntzen Kale-Erabileraren neurketa eta Haur, gazte eta gurasoen hizkuntza-ohituren azterketa egin da. Aurrez aipatutako ikerketa, azterketa eta egitasmoei loturik, azken hauen emaitzak oinarri hartuta herrian euskararen biziberritzearen
norabidean egin beharreko lanean lehentasunezko lan-ildoak definitzeko aukera egokia ikusi da.

Proiektu honen helburu nagusia honakoa izan da: Soraluzeko Udalarekin eta euskalgintzarekin elkarlanean datu soziolinguistikoak interpretatzea eta aurrera begirako nondik norakoak finkatzen laguntzea.

2017ko ekainetik 2018ko ekainera, honako prozesua eraman da aurrera:

  • Ikerketa, azterketa eta oinarrizko datuen bilduma osatu
  • Bilakaera soziolinguistikoaren interpretazioa egin
  • Herritar eta eragileekin kontrastea egin
  • Aurrera begirako ikuspegia txertatu eta azken txostena osatu

Soraluze - Aurkezpena

 

“Soraluze: bilakaera soziolinguistikoa, gaur egungo egoeraren gakoak eta aurrera begirako ikuspegia” EMAITZEN TXOSTEN OSOA