19. zenbakia 2017ko uztailak 6 - 19

Noizkoa: 
2017ko uztailak 6 - 19
Mamia: 
Soziolinguistika Klusterreko albisteak HAUSNARTU sarietan lanak aurkezteko epea zabalik! Euskara eta gizartea gai hartzen dituzten ikerketa lanak ezagutzera emateko xedez, Soziolinguistika Klusterrak Hausnartu Sarien X. edizioa ospatuko du aurten. Izaera zientifikoa duten euskal soziolinguistika esparruko ikerketak eta hausnarketa lanek hemendik eta irail... Aurkeztu dira Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale-Neurketaren emaitzak Hizkuntzen Erabileraren VII. Kale-Neurketaren emaitzak aurkeztu ditu Soziolinguistika Klusterrak, EHUren Ibaetako Campusean egindako agerraldian. Olatz Altuna Ikerketaren zuzendariak eman du 2016an Euskal Herri osoan behaketa bidez jasotako datuen berri. Ikerketa hon...  Erreakzioak eta oihartzuna Uztailaren 20an eta 21ean euskararen egoerari buruzko datu berrienen azterketa EHUren Uda Ikastaroetan Azken asteetan eman dira jakitera VI. Inkesta Soziolinguistikoaren eta VII. Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren emaitzak. Datu hauek guztiak sakonago aztertzeko Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera, ... Soziolinguistika albistariaren hurrengo zenbakia irailaren 7an Udako oporraldia dela eta, Soziolinguistika albistariaren hurrengo zenbakia irailaren 7an publikatuko da. Bertan bilduko dira uda garaian izan diren soziolinguistika arloko berri nagusienak. Soziolinguistika albistaria 19. zenbakia 2017ko uztailak 6 - 19 Ikerketak VI. Inkesta Soziolinguistikoa (Euskararen Erakunde Publikoa) 2017ko uztailaren 5ean iragan da VI. Inkesta soziolinguistikoaren aurkezpena Bingen ZUPIRIA GOROSTIDI, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua, Miren DOBARAN URRUTIA, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako...  Aurrerabideak eta geldialdiak (Berria)  Aie Aie Aie Kamarada, nola aldatu(tzen)(ko) diren gauzak… 3 (Kazeta.eus)  Euskara Ipar Euskal Herrian: azken datuak “itxaropentsuak” dira Euskal Konfederazioaren ustez (Argia) Aurtengo ikerketa proiektu sarietarako deialdia, zabalik (Mintzola) 2.000 euroko bi ikerketa proiektu sari eskainiko dituzte aurten UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak. Eskariak aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da. Geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin eta ikertzaile gazteei edota hasiberr... Eskolatik kanpo ez dadin mingaina herdoil (Berria) Eremu soziolinguistiko ezberdinetako 30 nerabe elkartu dituzte Mingaina Dantzan udalekuetan, haien hizkuntza portaerak ikertzeko. Euskararen erabilera sustatzeko tresnak izan dituzte aztergai. Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak Eskolak biltzen duena (Berria) Generoa, hizkuntza, klasea eta jatorria eskoletan nola gurutzatzen diren aztertu du Amelia Barquinek, UEUko ikastaro batean. Ikastetxearen bueltan, hezkuntza sistema aldatu beharra, euskararen eragina eta faktore sozioekonomikoen baldintzatzea izan ditu hizp... "Frantziar iraultzaren garaiko hizkuntzari buruzko gogoetek ez dute gaurtik begiratuta egiten diren interpretazioekin zerikusirik" (Info7 Irratia) 'Frantses iraultza garaiko hizkuntz politikaren ondorioak Euskal Herrian' izeneko ikastaro bat antolatu du Baionan Udako Euskal Unibertsitateak. Zer egin dezakegu haurrek eta gazteek euskararen aldeko hautua egin dezaten? (Lantalan) Haurrek eta gazteek eskolan eta handik kanpo euskaraz bizitzeko aukera eta erabakia har dezaten lagungarriak diren praktika linguistikoak landu ditugu “Hizkuntza-praktika ekologikoak haurren hezkuntzan” ikastaroan, UEUn, Baionan, 2017ko uztailaren 4an ... Liburuak eta artikulu zientifikoak1 Euskera aldizkaria 61, 1. zenb. (Euskaltzaindia) Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala da eta 1920. urtetik aurrera argitaratzen da. Urteko lehen zenbakiak (buletinak) Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu, eta bigarrenak Akademiaren lan esparruetako ikerketa-artikulu ori... Liburu Berriak: Hizkuntzak eta alderdi politikoak (HABE Liburutegia) Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eztabaida eta jardun politikoan euskara eta gaztelaniaren arteko bizikidetza linguistikoaren auzia bizi-bizirik dago, alderdi politikoen artean jarrera eta ikuspegi politiko-ideologiko ezbardinak agerian utziz. Ensenyament d'adults. Noves realitats, noves perspectives (2007-2017) (Centre de Documentació – Direcció General de Política Lingüística) Bibliografia bilduma. De fredes i de calentes: la situació sociolingüística a les Illes Balears – Miquel Gomila Garcies (Revista Llengua i Dret) El present apunt pretén ser una síntesi d’algunes de les dades que expliquen l’actual situació lingüística a les Illes Balears. En concret s’hi analitzen els resultats de la darrera enquesta sobre usos lingüístics i la situació ... Globalising sociolinguistics: challenging and expanding theory (International Journal of the Sociology of Language) Reviewed publication: Dick Smakman and Patrick Heinrich, editors. Globalising sociolinguistics: challenging and expanding theory. London & New York: Routledge, 2015. 1 Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira (liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen. Bestelako albisteak UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrak 10. urteurrena ospatu du (EHU) Bigarren ohorezko kide izendatu du Bartzelonako Unibertsitateko Carme Junyent hizkuntzalaria. Euskalgintza eta Euskal Elkargoa (Kazeta.eus) Urte hasieran eratu den Euskal Elkargoa eta euskararen arteko lotura aztertu du Erramun Bachocek. Egitura berriari erakundeek egindako aldarrikapenak gogora ekarri ditu, besteak beste. "Hizkuntza kontuak emozionalak dira" (Berria) Hizkuntza ekologiaren helburua da hizkuntza guztien biziberritzea lortzen saiatzea. Hizkuntza osasuntsu garatzeko, ezinbesteko da hiztun taldeen jarreretan eta portaeretan arreta jartzea. Euskara: baliatu beharreko aldagaia (Sustatu) Ekimen enpresarial bat garatzen ari den lagun bat beste proiektu batean murgiltzekotan da. Esperientzia duen arren, azken hilabeteotan hainbat formazio saio jaso du zenbait aholkularitza eta erakunderen aldetik, negozioa sortzeko garaian kontuan izan beharr... Boliviako jatorrizko 34 hizkuntzetatik 31 egoera ahulean daude (Azkue Fundazioa) Artikulu honetan adierazten dutenez, Boliviako 34 jatorrizko hizkuntzetatik 31 egoera ahulean daude eta beste hirurak desagertzeko zorian. Hori da aste honetan Cochabamban egin den topaketatik atera den ondorioetako bat. Retour en force du basque à l'UPPA (Mediabask) Le mouvement étudiant M22M, majoritaire depuis les élections de mars dernier au sein de l'Université de Pau et des pays de l'Adour (UPPA), vient d'impulser une commission pour la promotion des langues et cultures basques et occitanes. La Generalitat aplega en un informe els incompliments lingüístics de l'Estat (Generalitat de Catalunya) La Direcció General de Política Lingüística del Departament de Cultura, amb la col·laboració dels Departaments de la Presidència, Empresa i Coneixement, Ensenyament, Justícia i el Consell de l'Audiovisual de Catalunya, ha elaborat u... UNESCO launched consultations with experts of the UN Human Rights Council Expert Mechanism on the 2019 Year of Indigenous Languages (UNESCO) UNESCO, serving as the lead UN agency for the organization of the International Year of Indigenous Languages beginning on 1st January 2019, organized open consultations on 11 July 2017 within the framework of UN Human Rights Council Expert Mechanism (EMRIP) ... 'Ambitious' plans to double Welsh speaker numbers so language can 'thrive for future generations' (Dailypost) The Welsh Government has detailed how it hopes to get one million people using the language by 2050.