Kode-alternantzia aztertzeko hizkuntza-teknologien ekarpena

3,00€

 

Laburpena. kode-alternantzia (code-switching) ohiko fenomenoa izan ohi da hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten diren komunitate linguistikoetan. elkarrizketa berean hiztun elebidunek edo eleaniztunek hizkuntza bat baino gehiago erabiltzean datza kode-alternantzia. bat-batekotasuna du ezaugarri nagusia eta ahozko hizkuntzan ez ezik, hizkuntza idatzian ere agertzen da egun hain erabiliak diren sare sozialetan. hala, sare sozialek eta hizkuntza-teknologiek eskaintzen dizkiguten aukerak baliatu nahi ditugu idatzizko mezuetan aurkitzen dugun kode-alternantzia aztertzeko. artikulu honetan, hain zuzen ere, hizkuntzaren prozesamenduaren (hp) alorrean fenomeno hau aztertzeko garatzen ari garen metodologia eta hizkuntzateknologiak aurkezten ditugu. Corpusa biltzeko nahiz etiketatzeko baliatuko ditugun metodoak hizkuntzarekiko independenteak izango dira.

Hitz gakoak: Kode-alternantzia, Hizkuntzalaritza Konputazionala, Soziolinguistika, Hizkuntzaren Prozesamendua (HP).

Egilea(k): 
Larraitz Uria, Iñaki Alegria eta Ander Corral
Aldizkaria: 
HIZTUN BERRIAK- BAT 104
Urtea: 
BAT 104 - 2017 (3)