Ahobizi, belarriprest eta hizkuntzaren armairutik elkarrekin ateratzeko esperientzia bat

3,00€

Laburpena: Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lasarte-Oriako Udalaren artean argitaratu berri dute EHUko irakaslea den Pello Jauregi Etxanizek idatzitako “Irten armairutik! Baietz 40 egun euskaraz! Herri-erronka: ikerketaren emaitzak” liburua. Ikerketak izenberekoa izan zen ekintza du ikergai eta Lasarte-Orian 2016. Urtean egin zen eta hizkuntza-ohiturak astintzeko helburua izan zuen esku-hartze sozialaren emaitzak jasotzen ditu.
Artikulu honetan, liburuan jasotako elementu asko ekartzea ezinezkoa izan arren, liburuak aztergai duenaren testuingurua deskribatzen da eta “Egia estiloa”ren barruan kokatzen den eta euskalgintzarentzat bide berri bat iradoki dezakeen ekintzaren gako eta emaitza nagusiak nabarmentzen dira alde batetik, eta horien gaineko hausnarketa batzuk gehitzen dira beste alde batetik. Bereziki ekintzaren protagonista izandako ahobizi eta belarriprest roletan aritutako hiztunek utzitako testigantzak azpimarratzen dira eta, horiek oinarri hartuta, pedagogia soziala egiten jarraitzearen beharra azpimarratzen da.
Hitz gakoak: Euskararen Maratoia, erronka, jaia, irten armairutik, ahobizi, belarriprest, hizkuntza-ohiturak, aldaketa

Egilea(k): 
Iñaki Arruti Landa
Aldizkaria: 
EUSKALTZALETASUNAREN AKTIBAZIOA (II)
Urtea: 
2018 (2)