86. zenbakia 2020ko urriak 8 - 21

Noizkoa: 
2020ko urriak 8 - 21
Mamia: 
1 86. zenbakia 2020ko urriak 8 – 21 — Soziolinguistika Klusterreko albisteak Izen ematea zabaldik Euskal Soziolinguistika Jardunaldietarako: Gazteen hizkuntza errealitatea Urriaren 28an, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egingo da, Eskoriatzan, eta goiz eta arratsaldeko egitaraua izango du. Presentzialki parte hartu edo streaming bidez jarraitu daiteke. Hainbat ikerketa eta esku hartzeren emaitza... Gazteak eta euskararen erabilera lau herritan aztergai (Naiz) Gernika, Zornotza, Pasai Donibane eta Zumaiako gazteekin aritu da Soziolinguistika Klusterra, euskararen erabileran eragiten duten aldagaiak ezagutzeko. «Gazteek euskara jaso dute, baina tresna gehiago behar dituzte egoera kudeatzeko» — Ikerketak Euskaldun... zaharrak berri? (Berria) Azken inkesta soziolinguistikoak argi dio: gero eta gehiago dira euskaldun berriak; alegia, euskara etxetik kanpo ikasi duten euskaldunak. «Euskaldunen artean multzo hori pisu handia hartzen ari da», dio seigarren inkesta soziolinguistikoaren txostenak, 20... 2 86. zenbakia 2020ko urriak 8 – 21 12.000 euro bideratuko ditu Nafarroako euskarari buruzko ikerketa linguistikoetarako (Euskarabidea) Nafarroako Gobernuak, hirugarrengo urtez jarraian, Nafarroako euskarari buruzko ikerketa linguistikoetarako lehiaketaren deialdia zabaldu du; guztira, 12.000 euro bideratuko ditu horretarako. Deialdi honen xedea dira Nafarroako euskarari buruzko iker... Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia 2020 (UEU) UEUk, Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen (EWKE) laguntzarekin, humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzeko asmoz honako ikerketa-deia egiten du bigarren urtez. — Jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroak Euskal enpresak, garapen iraunkorra eta hizkuntza aniztasuna aztergai aurtengo Enpresarean Azokan (Sustatu) Urriaren 22an izango da aurtengo Enpresarean Azoka, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin. Azokara bertaratzeko aforoa beteta dago, baina streaming bidez zuzenean jarrai daiteke jardunaldia... Euskarabilduak datuen zaintza eta teknologia burujabetza izango ditu hizpide aurtengo jardunaldian (Naiz) 2020ko Euskarabildua urriaren 29an izango da Donostiako San Telmo Museoan eta «Datuen izurria. Zer ari da gertatzen gure pribatutasunarekin pandemia garaian?» da aurtengo edizioaren izenburua. Gemma Galdon, Javier Sanchez eta Marga Padilla izango dira hiru h... Jardunaldia: "Euskararentzako estrategia digitalaren bila: Europari begira" (Sustatu) Datorren urriaren 28an, jardunaldia egingo da izenburu honekin: "Euskararentzako estrategia digitalaren bila: Europari begira". Streaming bidez jarraitzeko izena eman behar da urriaren 23a baino lehen helbide honetan. Izena emandakoek esteka jasoko dute kon... 3 86. zenbakia 2020ko urriak 8 – 21 Euskara eta Feminismoa bidelagun jardunaldia azaroko astearteetan online (Eusko Jaurlaritza) 4 mahai-inguru izango dira orotara, azaroko astearteetan, online eta parte hartzeko aukerarekin. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak, Emakundek, eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak elkarlanean antolatu dute. Gaur irekiko d... 'Entitate pribatuak: nola eman zerbitzua euskaraz herritar eleaniztunei?' (XXV. Jagon jardunaldia) (Euskaltzaindia) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eta Euskaltzaindiaren Sustapen batzordearen ekimenez antolatu den XXV. Jagon Jardunaldiaren bidez, hausnarketarako, esperientzien trukerako eta elkarlanerako foro edo gune bat eskaini nahi... Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa hizpide hartuta, jardunaldiak antolatu dituzte lankidetzan Eusko Jaurlaritzak eta Kontseiluak (Kontseilua) Euskararen herria euskal hiztun izenpean, azaroaren 12an eta 13an izango diren jardunaldiak aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa... — Liburuak eta artikulu zientifikoak Hamabost adituk aztertu dute immigrazioa-euskara bikotea 'Hermes' aldizkarian (Euskaltzaindia) Euskararen biziberritzea aurrera doa gizartearen arlo guztietan, baina abiada desberdina darabil horietako bakoitzean. Jakina denez, beste herrialde batzuetatik etorritako milaka lagun bizi dira gure artean, eta horrek hainbat aldaketa eta ondorio ek... Pobreen hizkuntzak (Berria) Joseba Zalakain - SIIS ikerketa zentroko zuzendaria. Zein da Euskal Herriko pobreen hizkuntza? Zein hizkuntzatan ari dira, oro har, Euskal Herrian bizi diren pobreak? Pobrezian bizitzeko arrisku bera al dute euskal eta erdal hiztunek Euskal Herrian? Gutxi ba... 4 86. zenbakia 2020ko urriak 8 – 21 De la minoration à l’émancipation: Itinéraires sociolinguistiques (Xarxa CRUSCAT) Romain Colonna. La « langue » est l’un des enjeux majeurs des luttes identitaires, culturelles et politiques, notamment depuis un demi-siècle, en Corse comme dans de nombreuses parties du globe. L’émergence de ... What does language revitalisation in the twenty-first century look like? New trends and frameworks (Journal of Multilingual and Multicultural Development) Comajoan-Colomé, Llorenç / Coronel-Molina, Serafín M. In this introduction, we offer an overview of language revitalisation (LR) as a transdisciplinary field and its connections to related disciplines. We out... Neoliberal globalisation and language minoritisation: Lessons from Ireland 2008-18 (Language & Communication) Ben Ó Ceallaigh. The propensity for macro-economic developments to affect the vitality of endangered languages is often alluded to in relevant literature, but rarely explicated in any great detail. Attempting to help rectify this, the ... Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira (liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen. — Bestelako albisteak Euskararen inguruko hausnarketa XXI. mendeko gazteen eskutik (Euskaltzaindia) Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak (EHI) eta Euskaltzaindiak gazteen artean euskararen inguruko hausnarketa bultzatzeko unitate didaktiko digitala sortu dute: Euskararen Herria Ehuntzen. Akademiaren mendeurreneko egitasmoen azken emaitza da unitate d... Jose Ramon Etxebarria, Eusko Ikaskuntzaren 2020ko Manuel Lekuona Saria (Eusko Ikaskuntza) Eusko Ikaskuntzak 2020ko Manuel Lekuona Saria Jose Ramon Etxebarriari egotzi dio. Sari honen bitartez, aitortu egin zaio euskararen normalizazioan zientzietako goimailako hezkuntzan egindako ekarpen zabala eta euskal kulturarekiko duen konpromiso ... 5 86. zenbakia 2020ko urriak 8 – 21 2020-2021 ikasturtean, KORRIKArik ez; 2022ko udaberrian, herriz herri igaroko gara berriro (AEK) 22. KORRIKA 2022. urtera atzeratu dugu. Erabaki latza, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta zirraragarriena ez dugulako orain izango, eta badakigulako euskararen aldeko bultzada ezin dela apaldu; gainera, KORRIKAk helburu ekonomiko zehatza dauka (AEKre... Euskaraldiak 25.000 arigune baino gehiago sortu ditu 6.737 entitateren babesarekin (EiTB) Euskaraldiaren bigarren edizioa Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da eta bi berrikuntza izango ditu: Ipar Euskal Herrira zabalduko da eta 25.000 arigune baino gehiago sortuko dira. Albisteak (3). Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldian izena... Babeslea: Bazkide partaidea: