Martxoaren 18an egingo da online Soziolinguistika Klusterraren XVII. Batzar Orokorra

Batzar Orokorrean, erakundearen norabidea gidatzen duten funtsezko gaiak landu eta erabakiko dituzte Soziolinguistika Klusterreko bazkide eta lankideek. Hala, martxoaren 18ko saioan, ohiko gaiak jorratuko dira: 2020an izandako helburuen betetze-maila eta jarduera ekonomikoen balantzea, baita 2021ari begirako asmoak ere. Dena den, aurtengoan, komunikazio planaren lanketarako tartea ere aurreikusi da saioan, Soziolinguistika Klusterraren komunikazio plana berritzeko prozesua abian baita.

COVID-19ak sortutako egoera ezohikoaren ondorioz, berezia izango da aurten ere Batzar Orokorra, izan ere, ezinbestean eta betebehar legalei aurre egin ahal izateko, bide telematikoz burutuko da batzarra. Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuak 40. artikuluan horretarako ematen duen aukera baliatuko da.

Egitaraua

  • 12:30-13:00 Batzar Orokorra (lehen deialdia 5 minutu lehenago izango da)

Gaiak:

  1. 2020ko ekitaldiko helburuen betetze-maila.
  2. 2020ko ekitaldiko diru sarrera eta gastuen balantzea.
  3. 2021eko ekitaldiko proiektuak, helburuak eta aurrekontua.
  4. Zuzendaritza Batzordearen osaketa.
  • 13:00-14:00 Komunikazio planaren lanketa

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN

Menua