Batzar Orokorra egin du Soziolinguistika Klusterrak Errenterian

Soziolinguistika Klusterrak bere XVIII. Batzar Orokorra egin du martxoaren 17an, Errenteriako Xenpelar Etxean. Klusterreko bazkide den Errenteriako Udalaren izenean Aizpea Otaegi alkateak harrera egin die batzarreko parte hartzaileei; eta hizkuntza-politika zinegotzi den Itziar Ostolazak eta Euskara teknikari den Joxe Mari Jauregik batzarrean parte hartu dute.

2021eko jarduerak, proiektuak, balantze ekonomikoa eta proiektu estrategikoen errepasoa egin dute bertan parte hartu duten bazkide-erakundeek. Jarraian 2022rako lan-plana eta aurreikuspen ekonomikoak aztertu dituzte. Bi atalei oniritzia eman die Batzarrak.

Saioaren bigarren zatian erakundearen proiektu estrategikoen artean aurkitzen den bazkidetza-plana ariketa parte hartzaile baten bidez lantzeari eskaini zaio. Arlo honetan hurrengo urteetan jarraitu beharreko ildoez hausnartu eta eztabaidatzeko aukera eskaini du ariketak.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN

Menua