Errenteriako hizkuntza aniztasunaren mapa argitaratu da

Errenteriako Udalak, hizkuntza aniztasuna herriko aberastasuna dela jakinik, herrian hizkuntza horiek nola hedatzen diren jakiteko, herriko hizkuntza aniztasunaren mapa osatzea erabaki zuen 2021ean. Eta hori egiteko Sozioinguistika Klusterrari eskatu zion laguntza. Egitasmo honen helburua da hizkuntza aniztasunaren kudeaketa egokia egiteko lagungarri izango den ezagutzan sakontzea.

Gaur egun azterketa askok euskarari eta gaztelaniari egiten diote erreferentzia, baina ez dira kontuan hartzen gainerako hizkuntzak, ez baitago datuak jasotzeko protokolo zehatz eta formalik. Hori dela eta Hizkuntzen Aniztasunaren Mapa hau osatzeko Errenteriako biztanleriaren jatorriaren azterketa egin da, udalerriaren erroldan izena eman dutenen datuak kontuan hartuta. Beraz, jatorriaren araberako azterketa bat da hau, hipotesi-mailan hizkuntza-errealitatera hurbiltzeko lagungarri izango dena.

Horrela, datu esanguratsuak eskuratu dira. Esaterako, jatorri atzerritarreko biztanleriaren %87a 20 jatorri-estatutatik dator, eta horietako hamar hizkuntzek baino gehiagok 50 hiztun baino gehiago dituzte Errenterian. Baina, bestalde, badira beste 65 jatorri-estatutako hiztunak, biztanleria migratzailearen %12,9. Eta horiek kontuan hartuta, 70 hizkuntza inguruk dute presentzia Errenterian.

Gainera, hizkuntza aniztasunaz gain, hiztun komunitate hanidenek Errenteriako auzoetan hartzen duten kokapena ere aztertu da.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN

Menua