BIHAR Kongresuan izena emateko aukera zabaldu da

Garabide, Soziolinguistika Klusterra, Taupa Euskaltzaleen Mugimendua eta Plazara eragileek antolatutako BIHAR ekimena bere bidea egiten ari da. Ezohizko dimentsioko proiektua da: munduko hizkuntza komunitate gutxituak erdigunean jarriz, hizkuntzen biziberritzearen inguruko kontakizunen eguneraketan jartzen du fokua. Egitasmo honek erakunde hauen babesa du: Eusko Jaurlaritzako Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Beasaingo Udala, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Kultur Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Nafarroako Gobernua.

  • Nazioarteko hizkuntza komunitate gutxituetan, hizkuntzak biziberritzeko prozesuetan erabiltzen diren diskurtsoak eta kontakizunak identifikatu dira, diagnostikoan (2025) komunitateak hizkuntzen alde aktibatzeko orduan erabiltzen diren diskurtso-estrategia horiek sakon aztertzeko asmoz.
  • Diagnostikoaren gako nagusiak Euskal Herriko eragile anitzekin elkarrizketan jarriko dira sozializazioa eta gogoeta fasean: 10 herritan 20 saio antolatu dira (2026ko apirila-ekaina). Euskalgintzako eta beste herri mugimenduetako kideak gonbidatu dira, baita euskaraz ez dakiten pertsonak ere.
  • Hizkuntzetatik jalgitzen ari den mundua leloa duen Nazioarteko Kongresuak (2026ko iralaren 23tik 26ra), eduki akademikoak, gizarte-aktibismoa eta arte-adierazpena uztartuko ditu, Hego Globaleko eta euskal mugimenduko eragileen parte-hartzearekin.

Kongresuaren egitarauaren lehen informazioa eskuragarri dago, baita bertan izena emateko aukera ere.

Informazio zabalagoa bihar.eus webgunean aurkitu daiteke.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN