
Imanol Larrea Mendizabal Soziolinguistika Klusterreko zuzendariak Bartzelonan egin den Fòrum de Diversitat Lingüística topaketan parte hartu du. Linguapaxek Fosterlang proiektuarekin batera antolatutako foruma ekainaren 17tik 20ra egin da, hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza-justizia eta hizkuntza gutxituetako hiztunen ahalduntzea sustatzeko helburuz.
Larreak ekainaren 19ko saioan hartu du parte, “Polítiques lingüístiques regionals: llengües minoritzades i impacte de les migracions” izeneko panelean eta Euskal Herriko egoeraren berri eman du. Saioa “Migrants multilingües i llengües minoritzades a Europa” atalaren barruan kokatu da, eta Europako hizkuntza gutxituen, migrazioen eta hizkuntza-politiken arteko harremanak izan ditu aztergai. Mahaikide izan ditugu Generalitateko Vanessa Bretxa, Rovira i Virgili Unibertsitateko Miquel Àngel Pradilla eta ELEN erakundeko lehendakari Elin Haf Grifydd Jones, Linguapaxeko lehendakari Mònica Pereñaren gidaritzapean.
Topaketak akademiako, erakundeetako, komunitate linguistikoetako eta aktibismoko ordezkariak bildu ditu lau egunez, esperientziak, praktika onak eta lankidetzarako aukerak partekatzeko. Parte-hartze horren bidez, Soziolinguistika Klusterrak hizkuntza gutxituen biziberritzearen eta hizkuntza-aniztasunaren inguruko nazioarteko elkarrizketan bere ekarpena egin du.


