Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak (Uda ikastaroa)
Aurtengo ikastaroa, iaz antolatu genuen “Hizkuntza gutxituen aldeko aktibazio soziala” ikastaroaren jarraipena da.
Iaz marko teorikoa eta ikuspegi praktikoak landu genituen, eta aurten praktika zehatzetan jarriko dugu fokua: munduko beste hizkuntza gutxituetako hainbat aktibazio-esperientzia ezagutuko dugu (Galesko kasua bereziki landuz), beste mugimendu sozialetako esperientzietan arakatuko dugu eta berauen artean, euskararen aldeko dinamiketarako baliagarriak izan daitezkeen proposamenak aztertuko ditugu, eta azkenik, begirada euskalgintza barruko egitasmo berritzaileetan jarriko dugu.
Adituen eta “arituen” ekarpenak elkartuko ditugu ikastaroan, etorkizunera begira, hizkuntzaren aldeko aktibazio soziala handitzeko, zabaltzeko eta eraginkorrago bilakatzeko klabe nagusien eta erreferentzia praktiko erabilgarrien bila.
Helburuak
Euskararen aldeko aktibazio soziala handitzeko eta eraginkorrago bihurtzeko gako nagusiak identifikatzea eta esperientzia praktikoak ezagutzea
Munduko beste hizkuntza gutxituetako aktibazio-esperientziak ezagutzea eta berauetatik ondorioak ateratzea Euskal Herrian aplikatu ahal izateko. Bereziki Galeseko kasua aztertuko da.
Beste mugimendu sozialetako esperientziak ezagututa, euskalgintzan ari diren erakundeei, nahiz teknikari eta bolondresei, erreferentzia praktikoak eskaintzea, euskararen aldeko aktibazio soziala indartzeari begira
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Metodologia
Hitzaldiak entzuteaz gain, ikastaroan parte hartuko dugunok, eztabaidatzeko eta gure iradokizunak eta proposamenak partekatzeko aukera ere izango dugu.
2022-06-27
Kike Amonarriz Gorria Euskaltzaleen Topagunea – Lehendakaria
Maddalen Sobrino López Garabide Elkartea
Mabli Siriol Jones Cymdeithas yr Iaith – Lehendakaria
Euskalgintzari begirada mugimendu ekologistatik – Lorea Flores Compains Greenpeace – Hego Euskal Herriko koordinatzailea
Armairuak eta arnasguneak. Euskalgintzari begirada aktibismo feminista eta LGTB-tik – June Fernández Casete Kazetari feminista
Arratsaldean: Galeseko egoerari buruzko tailerra
2022-06-28
Gorka Julio Hurtado Talaios kooperatiba – Kooperatibista
Miren Aranguren Etxarte Emagin Elkartea – Koordinazio taldeko kidea, ikerketan jarduten du bereziki
Mikel Azkarate Perez Lau Haizetara topaguneko talde eragileko kidea
Iban Arantzabal Arrieta Tokikom-Goiena – Goiena komunikazio Taldean zuzendari nagusia
Yasmine Khris Maansri Laba-Iruñea – LABA elkartearen kidea