Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak (Uda ikastaroa)

Aurtengo ikastaroa, iaz antolatu genuen “Hizkuntza gutxituen aldeko aktibazio soziala” ikastaroaren jarraipena da.

Iaz marko teorikoa eta ikuspegi praktikoak landu genituen, eta aurten praktika zehatzetan jarriko dugu fokua: munduko beste hizkuntza gutxituetako hainbat aktibazio-esperientzia ezagutuko dugu (Galesko kasua bereziki landuz), beste mugimendu sozialetako esperientzietan arakatuko dugu eta berauen artean, euskararen aldeko dinamiketarako baliagarriak izan daitezkeen proposamenak aztertuko ditugu, eta azkenik, begirada euskalgintza barruko egitasmo berritzaileetan jarriko dugu.

Adituen eta “arituen” ekarpenak elkartuko ditugu ikastaroan, etorkizunera begira, hizkuntzaren aldeko aktibazio soziala handitzeko, zabaltzeko eta eraginkorrago bilakatzeko klabe nagusien eta erreferentzia praktiko erabilgarrien bila.

Helburuak

Euskararen aldeko aktibazio soziala handitzeko eta eraginkorrago bihurtzeko gako nagusiak identifikatzea eta esperientzia praktikoak ezagutzea

Munduko beste hizkuntza gutxituetako aktibazio-esperientziak ezagutzea eta berauetatik ondorioak ateratzea Euskal Herrian aplikatu ahal izateko. Bereziki Galeseko kasua aztertuko da.

Beste mugimendu sozialetako esperientziak ezagututa, euskalgintzan ari diren erakundeei, nahiz teknikari eta bolondresei, erreferentzia praktikoak eskaintzea, euskararen aldeko aktibazio soziala indartzeari begira

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Hitzaldiak entzuteaz gain, ikastaroan parte hartuko dugunok, eztabaidatzeko eta gure  iradokizunak eta proposamenak partekatzeko aukera ere izango dugu.

2022-06-27

08:45 – 09:00   Dokumentazio banaketa
09:00 – 09:30   Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

Kike Amonarriz Gorria Euskaltzaleen Topagunea – Lehendakaria

09:30 – 10:30   “Aktibazio-esperientziak munduko hizkuntza gutxituen artean“

Maddalen Sobrino López Garabide Elkartea

10:30 – 11:45   “Cymdeithas yr Iaith: esperientziak partekatzen Gales eta Euskal Herriaren artean“

Mabli Siriol Jones Cymdeithas yr Iaith – Lehendakaria

11:45 – 12:15   Atsedena
12:15 – 13:30   Mahai ingurua: “Aktibismo intersekzionala“

Euskalgintzari begirada mugimendu ekologistatik – Lorea Flores Compains Greenpeace – Hego Euskal Herriko koordinatzailea

Armairuak eta arnasguneak. Euskalgintzari begirada aktibismo feminista eta LGTB-tik – June Fernández Casete Kazetari feminista

13:30 – 14:00   Sintesia

Arratsaldean: Galeseko egoerari buruzko tailerra

 

2022-06-28

09:00 – 10:15   “Ziberaktibismoa: Zuhaitza, Huntza, Mihura, Errizoma“

Gorka Julio Hurtado Talaios kooperatiba – Kooperatibista

10:15 – 11:30   “Feminismoa eta euskalgintza: joan etorrian“

Miren Aranguren Etxarte Emagin Elkartea – Koordinazio taldeko kidea, ikerketan jarduten du bereziki

11:30 – 12:00   Atsedena
12:00 – 13:30   Mahai ingurua: “Mahai-ingurua: aktibazio sozialerako bide berriak mugimendu euskaltzalean“

Mikel Azkarate Perez Lau Haizetara topaguneko talde eragileko kidea

Iban Arantzabal Arrieta Tokikom-Goiena – Goiena komunikazio Taldean zuzendari nagusia

Yasmine Khris Maansri Laba-Iruñea – LABA elkartearen kidea

Data

Eka 27 - 28 2022
Expired!

Ordua

Egun osoa

Informazio gehiago

Irakurri gehiago

Kokalekua

Miramar Jauregia
Donostia

Antolatzailea

Euskaltzaleen Topagunea
Irakurri gehiago