Escolas de Ensino Galego Semente irabazi-asmorik gabeko ekimen sozial, herrikoi eta autogestionatu bat da, eta haren helburua da Galiziako Eskola Nazionala sortzeko behar diren oinarriak osatzea antzeko beste proiektu batzuekin batera. 2 eta 6 urte bitarteko haurrak gaztelania nagusi den hiri-inguruneetan linguistikoki murgiltzeko proiektu bat da.
Escolas de Ensino Galego Semente-n, helburu dugu hizkuntzan murgiltzeko eredu eraginkor, erabilgarri eta sormenezko bat sortzea, pedagogia-kalitateko eskola bat lortzeari modu bereizezinean lotua. Hizkuntzan murgiltzeko proiektu honek herri-interesen zerbitzura dagoen pedagogia eraldatzaile bat garatzen du. Gure xedea da komunitateko eta partaidetzazko eskola bat sozialki sortzeko eredu bat sortzea, gure hizkuntza biziberritzeko eta gizartea aldatzeko prozesu sozial baten zati izango dena.
Escolas de Ensino Galego Semente-en, jarduera guztiak gure herriko hizkuntzan egiten dira; hala, hizkuntza hori ikastea, zaintzea eta sendotzea errazten da. Galegoa gure kulturaren, gure historiaren eta gure etorkizunaren zati banaezintzat jotzen dugu, eta haren nazioarteko izaera defendatzen dugu; horretarako, kulturartekotasunerako espazio bat sortzen dugu, eta gure herrialdean dauden beste kultura batzuk errespetatzearen garrantzia sustatzen dugu.