Seaska Elkarteak, Ipar Euskal Herriko Ikastolen federazioak, antolatzen duen eguna da GLISSEGUNA, lerra kirolen eguna. Euskarazko aisialdien promozioa du helburu, lerra kirolen inguruko animazioen bidez (surf, skate, skimboard, paddle board…). Euskaraz edota frantsesez egiten dira, haurrak euskaraz jostatzen ahal direla frogatzeko.
XXI. mendearen hastapenean, Ipar Euskal Herriko gazteendako, bi kontrako irudien artean kokatzen da euskara : Batetik, Euskal Kultur Erakunde publikoaren inkesta baten arabera, gaurko gazteek euskara luzaz gutxietsia izan dela ikusten dute eta beren aitatxi eta amatxiren biziari lotzen dute. Bestetik, berriz, Ikastolako ikasleentzat, Euskarak ikasketa seriosen edo aspergarrien irudia hartu du. Gazteek, bi uste horien artean, familia, lagun edo sozio harremanetan, askotan ez dakite zer toki eman euskarari.
Aisialdietan euskararen erabilpena sustatzeko asmoz, azken modako kirolak aitzinean emaiten dira gure kostaldean batez ere, Angelu eta Hendaiaren artean, eta, zeharka, barnekaldeko ikastoletara iristen da.
Hogoi bat kirol elkarte aritzen dira (surf eskola, roller kluba, skate eskola, Surf federazioa eta abar) irailaren 3. Asteburuan. Gertakaria hitzordu garantzitsua bilakatu da Angelun eta bertako elkarteendako. Denera, 500 parte hartzaile eta 2.000 ikusle biltzen dira.
JARDUNBIDEA
SEASKA ELKARTEA – Ipar Euskal Herriko Ikastolen federazioa
HIZKUNTZA
Euskara
ERAGIN ESPARRUA
Hezkuntza, Irakaskuntza