Edicions Transiberiano irabazi-asmorik gabeko argitalpen-ekimen asoziatibo bat da, aragoierazko zenbait idazlek eta hizkuntza-aktibistak 2015ean sortua. Haren helburua da eskaerapeko inprimatze digitalaren eta merkataritza elektronikoaren teknologiak erabiltzea aragoierazko literatura-eskaintza handitzeko (bai jatorrizko lanak, bai klasikoen itzulpena), publiko berrietara iristeko, berrargitalpenak sustatzeko, hizkuntza-eredua eguneratzeko eta, laburbilduz, hizkuntza gutxituetako argitalpen tradizionalaren zailtasunak gainditzeko.
Argitalpen tradizionalak zailtasunak ditu oso hiztun gutxi dituzten hizkuntzen esparruan, hasieran inbertsio handia egin behar baita. Gainera, argitalpen berriak, hedatuak edo hizkuntza-eredu hobetua dutenak egitea ia ezinezkoa da. Liburu-dendetan banatzeak ere kostu gehigarriak ditu. Ondorioz, liburu asko argitaratu gabe geratzen dira, non eta ez dituzten administrazio publikoen diru-laguntzak jasotzen.
Ekimen honek argitalpen tradizionalaren aldean dituen berritasunak dira inprimatze-teknologiak erabiltzen direla —horiek aukera ematen dute eskaerapean inprimatzeko— eta web bidez banatzen dela (merkataritza elektronikoa). Horretarako, Aragoiko Stylo Digital enpresaren (http://www.stylodigital.com) laguntza du Edicions Transiberiano-k, enpresa hura bete-betean sartu baita proiektuan.
Ekimen honen beste ezaugarri bat da talde-lanean aritzea, lankidetzan eta taldetan banatuta.
Bere lehen urtean, Edicions Transiberiano-k aragoierazko 9 lan argitaratu ditu; besteak beste, itzulpenak, lehenengo argitalpenak eta berrargitalpenak, haurrentzako lanak, narraziozko lanak, olerki-lanak eta antzezlanak.
JARDUNBIDEA
Edicions Transiberiano
HIZKUNTZA
Aragoiera
ERAGIN ESPARRUA
Transmisioa, Literatura-zabalkundea