Softaragonés 2008an sortutako lantalde bat da, eta haren helburua da teknologia berrietan aragoiera erabil dadin sustatzea. Haren jarduera nagusia softwarea lokalizatzea edo itzultzea da.
Softaragonések kode irekiko programekin egiten du lan, batik bat. Programa horiek, beren lankidetzazko izaera eta lan-kulturagatik, lokalizatzea eta hizkuntza guztietan hedatzea errazten dute, haien hiztun-komunitatearen tamaina edozein dela ere.
Haren kideek boluntarioki, lankidetzan, modu banatuan eta urrunetik egiten dute lan. Lehenengo etapan, hitz informatikoen bilduma bat eta estilo-liburu bat landu ziren, eta, horrez gain, programa batzuk itzuli ziren, eta lokalizazio-formatuak eta -inguruneak ezagutu ziren. 2011tik aurrera, itzulpen automatikoa sartu zen lan-kargan, itzulpenen abiapuntu gisa. Gero, lantaldeko kide batzuek katez kate lantzen dituzte, eta, azkenik, beste pertsona batek berrikusten ditu. Geroztik, honako hauek itzuli dira: sistema eragileak (Ubuntu), programak eta utilitateak (Firefox, Skype, notepad++, 7zip…), hezkuntza-programak (Tuxpaint, Scratch), irisgarritasun-programak (NVDA), web-zerbitzuak (Facebook), bai eta mugikorretarako aplikazioak (Telegram, Birthday, Mitzuli…) ere.
Gainera, Softaragonésen ingurunean, Tecnologías Lingüísticas del Aragonés (TecLiAr) taldeak konputazio-tresna batzuk garatu ditu, hala nola zuzentzaile ortografiko bat (Hunspell-en oinarritua eta LibreOffice-n txertatua) eta gaztelania/aragoiera eta katalana/aragoiera (eta alderantziz) itzultzaile automatiko bat, Apertium-en teknologian oinarritua.
JARDUNBIDEA
Softaragonés
HIZKUNTZA
Aragoiera
ERAGIN ESPARRUA
IKT, Hizkuntza sustatzea