Arredol aragoierazko egunkari digital orokor bat da, Aragoiko eta munduko albisteen aragoierazko argitalpen bat.
Arredol sortu zen komunikazioaren esparruan aragoierazko erreferenterik ez zegoelako, gizarte-komunikazioaren esparruan erreferentziako estandar kultu bat sortzeko, eta bizitza politikoaren, sozialaren, kulturalaren, ekonomikoaren eta kirolekoaren esparru guztietan aragoiera erabiltzea normalizatuko duten lan-ildoak ezartzeko.
Hala, aragoierazko komunikazioa sustatzearen aldeko apustua egin nahi du Arredolek. Erreferentziako komunikabide bat egin nahi dugu, baina aragoieraz, beste paradigma soziopolitiko eta kultural bat planteatuko duena.
Horretarako, 2.0 weba hartzen dugu oinarritzat, erabiltzaileek ere sortu eta aldatuko duten weba, partekatzeko espazio berriak sortzeko. Aragoiera-hiztunen autonomia sustatu nahi dugu, eta herritarren parte-hartzean sinesten dugu bestelako errealitate mental bat eraikitzeko. Era berean, aragoierarentzako espazio berriak eraiki nahi ditugu asko erabiltzen ez diren arloetan, hala nola albisteak, teknologia eta gizarte-errealitatea.
JARDUNBIDEA
Arredol
HIZKUNTZA
Aragoiera
ERAGIN ESPARRUA
Komunikabideak