Bisas de lo Subordán aldizkariak bi helburu ditu: batetik, edukien berri ematea eta informazioa hedatzea, eta, bestetik, hizkuntza bera zabaltzea.
Sail finko xamarrak ditu: pertsonaiak, albisteak, erakundeen eta elkarteen informazioa, erreportajeak eta elkarrizketak, literatura-saila, flora eta faunari buruzko fitxak, denbora-pasak eta bitxikeriak. Gaur egungo gaiei buruzko erreportajeak dira, eta, askotan, bailarako etnologia eta historia hedatzekoak ere bai. Kolaboratzaileek artikuluak proposatzen dituzte, eta aldizkariaren zenbaki bakoitzera egokitzen dira. Parte-hartzea borondatezkoa da, eta eskuzabaltasunez egiten da. Eta gaztelaniaz idatzi daiteke, bai eta aragoiera-txesoz ere.
Motibazio nagusia informazioa zabaltzea izan zen, bailarako eguneroko albisteen berri emateko eta historia zabaltzeko bidea izatea alegia. Aragoieraren erabilera nahiko modu naturalean egiten da, biztanle gehienek erabiltzen baitute eguneroko bizitzan, eta hizkuntzari duintasuna emateko beharraz jabetzen baitira.