A Piazzetta korsikeraz idatzitako lehenengo berripapera da. Lehenengoa eta bakarra. Edizio digitalean eta paperean irakur daiteke. Interneteko webgunea 2007an sortu zen; paperezko edizioa, berriz, 2009an. Oso maiz eguneratzen da www.apiazzetta.com webgunea, eta 2500 artikulu inguru argitaratu dira orain arte (50 000 bisita izaten ditu hilero).
Paperezko edizioa, 2009an plazaratua, 16 orriko hiruhilabetekari bat da, doakoa. 15 000 ale inprimatzen dira aldiko, koloretan, eta Korsika osoan banatzen da. (25 zenbaki argitaratu dira orain arte).
A Piazzetta berripaperari esker, eguneroko bizimoduko korsikera irakurtzeko aukera dute irakurleek. Tonu sarkastikoa darabil maiz gertakarien berri emateko. Izan ere, eguneroko albisteen beste irakurketa bat proposatzen duen berripaper sarkastikoa da A Piazetta, baina, horretaz gain, dibulgazio-artikuluak eta glosario bereziak ere argitaratzen ditu (biraoak korsikeraz, maitasunaren hiztegia…).
Helburu nagusietako bat hizkuntzaren erabilera demokratizatzea denez, doan banatzen da berripapera (16 orri, hiruhilabetekaria).
Beste helburu bat da korsikera modernizatzea, gaur egungo baliabideak erabiliz: Interneteko webgunea, baina baita mugikorreko aplikazio bat eta sare sozialak ere, non fan-komunitate zabala baitu (20 000 lagun baino gehiago Facebooken).