Aldizka txisteak eta komikiak korsikeraz argitaratzen dituen orri bat da #Pigliatiquè.
Batzuetan, ateraldi sarkastiko edo umoretsuak dira; beste batzuetan, atsotitz eguneratuak.
Haiei esker, sare sozialetan ageri da korsikera, formatu erraz eta minimalista batean eta gaur egungo adierazpide bat erabiliz (txiste eta komikiak), hizkuntza hori gizarte modernoan txertatzeko. Hona datu batzuk: 4.500 jarraitzaile Facebooken, 1.000 Twitterren eta 500 Instagramen.
Korsikerak gizarte zibilean leku nabarmenagoa behar duela sinetsita sortu zen ideia hau. Uste dugu aldaketa horren eragile izan gaitezkeela gure alde erabiliz Interneten denon eskura dauden adierazpen libreko baliabideak.
Hauek dira gure helburuak: korsikera plazaratzea eta ikusgai egitea, garai bateko ideiak alboratzea, hizkuntza ohiko aldarrikapen- eta zaintza-ikuspegitik ateratzea museoko langai huts bihur ez dadin, hizkuntzarekiko ikuspegi gertuko bat izatea, publiko berri batengana iristea (nerabeak, gazteak, helduak), "modako" adierazpide gaurkotu bat erabiltzea; labur esanda, hizkuntza gizarteratzea eta mordenizatzea helburua errazteko, eta hizkuntza eskolako eta familiako esparrutik kanpora ere ateratzea.