Redadeg errelebo-lasterketa bat da, 2008an estreinatua, eta bi urtetik behin egiten da. Lasterketa herrikoi eta konprometitu hau jai-giroan egiten da, eta Bretainia zeharkatzen du, egunez zein gauez, bretoiera bizi, sormenezko eta dinamikoa belaunaldietan eta lurraldeetan zehar transmititzen dela irudikatzeko.
Bretoieraren aldeko proiektuak babesteko, kilometroak saltzen dira, eta etekinak banatu egiten dira. Ekimen berriak dira, txostenetan oinarrituta hautatuak; askotarikoak dira, eta irakaskuntzari, aisialdiari, komunikabideei, kirolari edo kulturari buruzkoak izan daitezke, baina, betiere, gizartean eta familian bretoiera erabiltzea sustatzen dute.
Lasterketa Bretainiako 5 departamenduetatik igarotzen da, 1.700 kilometrotan zehar, eta 300 herri baino gehiago zeharkatzen ditu. 2016an, bere 5. edizioan, g Saint-Herblainetik abiatuko da (Nantesetik gertu) apirilaren 29an, eta Locoal-Mendonera iritsiko da maiatzaren 7an, Trophé Roñsed-Mor, la fête des bagadoù-ren bihotzean.
Redadeg-ak printzipio hau aldezten du: “Brezhoneg ha plijadur”! edo “bretoiera eta plazera”! Familian, lagunekin edo lankideekin egin daiteke lasterka, mozorrotuta, musikarekin; oinez joan daiteke, edo patinetan, haur-kotxean edo bizikletan… giroa jar daiteke, edo tokiko jaiez, kontzertuez, antzerkiaz, standez, gosariez eta abarrez gozatu; horiek lasterketa igarotzen den lekuaren eta orduaren arabera antolatzen dira. Garrantzitsuena parte hartzea da, ikusiak izatea eta ondo pasatzea, eta aukera bat ere bada bretoiera entzuteko, entzunarazteko eta erabiltzeko!