Gwynedd schools Welsh Language Charter programa 2011n abiatu zen, haurrek testuinguru sozialean gales gehiago erabil dezaten. Language Charterren helburu nagusia da oinarriak ezartzea haurrek galesa erabil dezaten bultzatzeko, sustatzeko eta animatzeko.
2008an egindako txosten baten emaitza negargarriek agerian uzten zuten Gwynedd eskoletako lehen hezkuntzako haurren % 30ak baino ez zuela galesa erabiltzen testuinguru sozialean bere borondatez. Funtsezkoa zen estrategia argi bat, oinarriak ezartzeko eta arrakasta ebaluatzeko metodo egoki bat edukiko zuena, erabiltzea, haurren gales-erabilera handitzeko.
Ahalegin guztiek saria izango dutela bermatzeko, Charterrek printzipio hau hartzen du oinarrian: eskola bakoitzak bere erronkak eta bere ikuspegi lorgarria ezarri behar ditu, betiere galesaren erabilera bultzatzeko. Hala, onartzen da egoera desberdina dela eskolaren arabera, eta eskola bakoitzari ematen zaio aukera bere programa ezartzeko.
Bronze programaren lehen atala jardunbide egokitzat jotzen diren urratsetan oinarritzen da, eta jotzen da eskola guztiek izan behar dutela ezartzeko gai. Lehen urtean, hasierako helburu horiek lortzen badira, eskolari Bronze Award ziurtapena emango zaio.
Eskola bakoitzak izango du aukera bere neurrirako erronka eta helburu lorgarriak ezartzeko, Silver Award ziurtapena lortzeko bidean aurrera eginez. Eredu berari eusten zaio Gold Award ziurtapena lortzeko. Helburua da hiru urtean Gold Award ziurtapena lortzea. Eta ondorengo helburu gisa ezarri dira Gold Award ziurtapenari dagozkion betekizunei eustea eta programaren eraginak neurtzea Language Web delakoaren bidez.
Hitzargiak
Gwynedd Schools’ Language Charter
JARDUNBIDEA
Gwynedd Council
HIZKUNTZA
Galesera
ERAGIN ESPARRUA
Hizkuntza-plangintza, Hezkuntza, Irakaskuntza, Aisia, Administrazioa