‘Gweithio’n Gymraeg’ (Galesez Lan Egitea) Urdd Gobaith Cymru-k inplementatutako proiektu bat zen. Proiektua 14-19 urte bitartekoentzat zegoen zuzenduta, eta haren helburua zen haiei laguntzea beren gaitasunak asebetetzen eta gales-hizkuntza maximizatzen, lan-munduan sartzen zihoazen heinean.
Ikasketak uzteko arriskuan zeuden, ibilbide profesionalerako aholkularitza onik ez zuten eta/edo Careers Wales-ek eta/edo beren eskolak laguntza gehigarria jasotzera bidali zituen gazteentzat zegoen zuzenduta proiektua.
Proiektuaren helburu nagusia zen ziurtatzea eskaintza informala, hala nola curriculumaz kanpoko jarduerak, hizkuntza-klase gehigarriak eta galesezko egiaztagiriak (dela zuzenean, dela beste batzuekin lankidetzan) galesezko hezkuntza jaso zuten gazteen eskura zegoela.
‘Gweithio’n Gymraeg’ sortu zen gazteei frogatzeko gales-hizkuntza gaitasun ekonomiko bat zela, bai eta abantaila bat ere lana bilatzean. Lan-merkatu lehiakor batean, gazteek ulertu beharra dute gales-hizkuntzaren balio ekonomikoa lana bilatzean. Ondorioz, haren asmoa zen gazteek, hezkuntza formala jasotzean, galeseko gaitasunak galtzeko eta lana bilatzean desabantailan egoteko arriskua txikitzea. Gales-hizkuntzak ematen dituen balio ekonomikoarekiko eta lan-aukerekiko konfiantza garatzeko premia ere bazegoen.
Aurretiko proiektu batek frogatu zuen gazteen % 84,2k esaten zuela enplegagarritasun-proiektuak mesede egin ziola, % 68,7k gaitasun berriak eskuratu zituela, % 51,2k galeseko gaitasunak hobetu zituela, eta % 60,8k gaitasun pertsonalak eta sozialak hobetu zituela.
JARDUNBIDEA
Urdd Gobaith Cymru
HIZKUNTZA
Galesera
ERAGIN ESPARRUA
Hezkuntza ez-formala, Gazteak