Manxera ikasteko Manx Gaelic aplikazioaren merkaturatzea Googleplay-n eta iStore-n 2014an. Helduentzat dugun hizkuntza-ikastaro arrakastatsuan oinarrituta dago aplikazioa, eta hasiberriei eta hizkuntza-ezagutzak eguneratu nahi dituztenei zuzendua dago.
Ikasleak hitz egitera animatzeko diseinatua dago: lehenengo hamar unitateek hizkuntza erabiltzen hasteko behar diren oinarriak ematen dituzte, eta ariketek eta elkarrizketek manxeraz hitz egiten ohitzen laguntzen dute.
Nabari zen hizkuntza ikasteko material modernoa falta zela eta, jakina, aplikazioen teknologiarik ez zegoela. Ikasle asko ezin dira joan eskoletara, eta, beraz, aplikazioa lagungarria da bakarrik ikasten aritzen direnentzat. Nabari zen, halaber, aplikazioak nolabait aldatu egingo zuela jendeak duen pertzepzioa: alegia, hizkuntza hau iraganeko zerbait dela eta ez dela garrantzitsua bizitza modernoan.
Aplikazioa lagungarria izango da manxera erabiltzen hasi nahi duen edonorentzat eta ezagutzaren bat duten baina beren hizkuntza-gaitasunak eguneratu nahi dituztenentzat. Ariketek ahotsa grabatzeko eta erreproduzitzeko funtzioak dituzte, eta hizkuntzaren erabilera sustatzen dute galderei ahoz erantzunez eta ikaslearen erantzunak erantzun-ereduekin konparatuz.
Ikastaroaren parte diren berrikuspen-eskolek Man uharteko Tourist Trophy lasterketak erabiltzen dituzte gai nagusitzat, eta hizkuntza-gaitasunak modu dibertigarri eta umoretsu batean garatzeko aukera ematen dute.
JARDUNBIDEA
Culture Vannin
HIZKUNTZA
Manxera
ERAGIN ESPARRUA
IKT, Manxeraren kultura eta identitatea sustatzea