Colm Ó Baoill negozioetarako elebitasunari buruzko gidaliburuen sorta batetik lehenengoa da. Irlanderaz dituzun kartelak ulergarriak direla eta irlanderak zure marketin-estrategiari ekar diezazkiokeen onurak maximizatzen dituela ziurtatzeko beharko dituzun tresnak aurkituko dituzu hemen. Hala:
• Zure lehiakideengandik desberdinduko zara
• Zure markaren nortasun irlandarra indartuko duzu
• Hizkuntza-nortasunari lotutako ongizate-faktorea lortuko duzu
Gidaliburua negozioetako jendearen artean dabil, bai elektronikoki, bai paperean. Irlanderaren arduradun-sareak sustatzen du —arduradun horiek Irlanderaren Komunitate Estrategian egiten dute lan—, bai eta Glór na nGael erakundeak ere. Erakunde horren oinarria Foras na Gaeilge-k sortu zuen, eta eragiketa komertzial eta ekonomikoen bidez irlandera sustatzeko zeregina esleitu zaio erakunde horri.
Hemen aurkeztutako Diseinuaren Tresna Sortaz gain, Foras na Gaeilge-k gure Babes Komertzialerako Unitatearekin harremanetan jartzera bultzatzen zaitu, zure proiektuaren edozein fasetan gure adituen aholkua jaso dezazun. Laguntzeko gaude hemen, eta itzulpenak eta berrikuspenak doakoak dira! Jada moduren batean irlandera erabiltzen ari bazara, jakinaraz iezaguzu, zure negozioa erakuts dezagun eta bezeroen feedbacka parteka dezagun.
Ekimen honekin, Foras na Gaeilge-ren helburua da irlandera marketin-tresna gisa erabiltzearen onurak maximizatzea, eta negozioetako jendea kontzientziatzea irlandera marketin-tresna indartsu gisa erabiltzearen abantailez.