2023

Elkar behar dugun organismoak gara; handiak eta txikiak, kolore guztietakoak. Elkar elikatzen dugu, gure ingurunearen baldintzen baitan. Euskal soziolinguistikarena ekosistema bizia da. Bizirik dago, hamarkadatan lurrean landatutako haziak ernatu direlako eta taldea kumeak babesten tematu delako.

20 urte dira euskararen biziberritze prozesua ezagutza soziolinguistikoz hornitzeko Soziolinguistika Klusterra sortu zela. Ikerguneari forma ematean, eremu teorikoan eta aplikatuan dihardutenak harremanetan jartzeko gune bezala irudikatu zen. Euskararen lurralde osoaren ikuspegian jardutea eta ezagutza zientifiko zorrotza produzitzea ezarri ziren lehentasun gisa. Bi hamarkada beranduago, irizpide horiek berretsiz, etengabe egokitzeko eta berritzeko erronkak indarrean dirau.

2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldian, euskara biziberritzeko interesgarriak eta baliagarriak izan daitezkeen zenbait auziri helduko diegu. Eta, bide batez, hurrengo 20 urteetan datorrenaz eta egin nahi genukeen bideaz hausnartuko dugu. Urtero bezala, euskal soziolinguistikaren ekosistema biziaren topagune izan nahi du jardunaldiak; ikerlariak, aktibistak, erakunde arduradunak, teknikariak, irakasleak, aholkulariak eta ekosistema hau osatzen duten denetariko izakiak elkarlanean jartzea aurrera begira emankorra dela baitakigu.

9:00 DOKUMENTAZIO BANAKETA
9:15 IREKIERA
9:30 HITZALDIA
Hizkuntza gutxituaren inguruko diskurtso emergenteak Katalunian
Avel-li Flors (CUSC-Universitat de Barcelona)
10:30 PANELA
Hizkuntza gutxituaren inguruko diskurtso emergenteak Euskal Herrian
Diskurtsoak feminismotik eta lan mundutik – Onintza Legorburu (Emun)
Hizkuntzak bizindartzeaz, galtzeaz baino gehiago – Xan Aire (Plazara)
Kontrako diskurtsoen bilduma bat – Mikel P. Ansa (Berria)
11:30 ATSEDENALDIA
12:00 TAILERRAK (Talde-ariketak)
1.   Soziolinguistika Hezkuntzan – EAEko Berritzegune Nagusia eta Soziolinguistika Klusterra
2.   Immigrazioa eta integrazio soziolinguistikoa – Soziolinguistika Klusterra
3.   Kirol antolatuaren lekua euskararen biziberritzean – Emun
14:00 BAZKARIA
15:00 HITZALDIA
Katalanaren soziolinguistikaren ekosistema
Avel-li Flors (CUSC-Universitat de Barcelona)
15:30 MAHAI-INGURUA
Euskal soziolinguistikaren ekosistema: non gaude eta nora goaz?
Manex Agirre (Euskara teknikaria – Gorbeialdeko Kuadrilla)
Maddi Etxebarria (Aholkularia – Elhuyar)
Jon Mentxakatorre (Ikerlaria eta irakaslea – Mondragon Unibertsitatea)
Moderatzailea: Rosa Ramos (Aholkularia – Uharri)
16:45 HITZALDIA
Soziolinguistika Klusterretik hurrengo bi hamarkadei begira
Imanol Larrea (Soziolinguistika Klusterraren zuzendaria)
17:00 ITXIERA

    Zein tailerretan parte hartu nahi duzu?

    Jardunaldian parte hartu duzula dioen ziurtagiria beharko duzu?

    Faktura

    Matrikula Orokorra (bazkaria barne): 50€
    Bazkideak, Ikasleak eta langabetuak (bazkaria barne): 30€

    Diru-sarrera:
    Laboral Kutxa ES62 3035 0026 20 0260060813

    Oharra: Ordainketa egitean adierazi, mesedez: ESJ2024 eta izen-abizenak.
    Ondoren, ordainagiria helbide honetara bidali: kluster@soziolinguistika.eus

    Argibide gehiagorako:
    kluster@soziolinguistika.eus
    943 592 556