100. ZENBAKIA

Noiztik: 21/05/2021
Nora: 27/05/2021
PDFsortzeko_Albistaria100

100. zenbakia
2021eko maiatzak 12 – maiatzak 27


Soziolinguistika Klusterreko albisteak
Euskararen indar- eta ahulezi-printzak
Soziolinguistika Aldizkariaren 118. zenbakian

Iparraldean

aztergai

Bat

Argitaratu berri da Ipar Euskal Herriko euskararen egoera soziolinguistikoari buruzko Bat
Soziolinguistika Aldizkariaren zenbaki monografikoa. Bertan irakurgai diren egileak eta
artikuluak ikusgai dituzue esteka honetan.

Arnasguneetako gazteen hizkuntza-erabileraren gaineko solasaldia Euskadi
Irratian
[Euskadi Irratia] Miren Dobaran HPS-ko sailburuordeak dio ‘mudantza’ egiten dutela gero,
hartzen dutela kontzientzia baina klik hori egin dezaten lan egin behar dela. Ereduen
garrantzia azpimarratu du Mikel Irizar Soziolinguistika Klusterreko lehendakariak.

“Herri-mailako ekimen bateratua behar da Soraluzen euskarak bizi duen
gainbeherari buelta emateko”
[Plaentxia.eus] Neurketek erakusten dutenez, 2001etik euskararen erabilerak behera
egiten dihardu Soraluzen, etenik barik. Hain zuzen, jaitsiera hori eragiten duten faktore
nagusiak zein diren azaldu eta etorkizunean egoera horri buelta emateko bide posible
batzuk azaldu zituen joan zen eguenean Asier Basurto Soziolinguistika Klusterreko
teknikariak.

1

99. zenbakia
2021eko maiatzak 12 – maiatzak 27


Ikerketak
Eneko Bidegainek diasporak euskal herriari buruzko informazioa nola lortzen
duen aztertuko du
[Etxepare Institutua] Jon Bilbao Katedrak badu ikerlaria aurtengo ediziorako. Eneko
Bidegain izan da hautatua. Beraz, hilabeteko egonaldia egingo du abuztu eta abendu
artean, Amerikako Estatu Batuetako (AEB) University of Nevada, Renoko Center For Basque
Studies egoitzan.

Euskararen ezagutzatik erabilerarako jauzia
Euskararen ezagutzatik erabilerarako jauzia: Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetako
toki-administrazioetako euskararen erabilera normalizatzeko VI. planen arteko
konparaketa (2018-2022)


Jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroak
“Language policy forum 2021”, maiatzak 27 eta 28
[ingelesez, BAAL] Urtero ospatzen den hizkuntza politikaren inguruko mintegi hau
ospatuko da maiatzak 27 eta 28an. Aurtengo hizlari gonbidatuak Joseph Lo Bianco
eta Wendy Ayres-Bennett izango dira eta hitzaldi guztiak sarean egongo dira eskuragarri.

“Language Policy and Practices Series”, hizkuntza politikaren inguruko
hitzaldi zikloa
[ingelesez, Leideneko unibertsitatea] LUCL Hizkuntza Politika Ikerketa Birtualeko Mintegien
zikloak hizkuntza politika eta praktikak ditu ardatz, Ipar eta Hego Globala aztertuz.
Leideneko unibertsitateak Anik Nandirekin batera antolatzen duen egitasmoa da eta
aurkezpenak sarera igotzen dituzte. Aste honetako gaia: Hegoafrikako hizkuntzen egoera.

Hamburg Unibertsitateko Udako eskola: hizkuntza-aniztasuna
[ingelesez, Universität Hamburg] Uztailak 5etik 30era ospatuko da munduko hainbat
unibertsitaterekin batera antolatu den udako eskola hau. Aurten jorratuko den gaia
hizkuntza aniztasuna da, lau eremu ezberdinetatik ikusita.

Natxo Sorolla: «L’anàlisi quantitativa de text aplicada a l’anàlisi de xarxes
socials» (Seminaris del CUSC-UB)
[katalanez, CUSC] CUSC-UB-ek antolatutako Soziolinguistika eta hizkuntza politikako
mintegiaren 2020/2021 ikasturteko zortzigarren saioa, 2021eko apirilaren 30ean sarean

2

99. zenbakia
2021eko maiatzak 12 – maiatzak 27

egindakoa. Saio honetan Natxo Sorollak sare sozialetako testuaren azterketa kuantitatiboa
nola egin azaldu zuen.

M. Massaguer, A. Flors-Mas: «Contextos, motivacions i estratègies dels
aprenents de català reeixits» (Seminaris del CUSC-UB)
[katalanez, CUSC-UB] CUSC-UB-ek antolatutako Soziolinguistika eta hizkuntza politikako
mintegiaren 2020/2021 ikasturteko zazpigarren saioa, 2021eko martxoaren 26an online
egindakoa eta orain argitaratua. Saio honetan katalanera berriro hurbildutakoen hizkuntza
jarrerak jorratu zituzten.


Liburuak eta artikulu zientifikoak
Artikuluak bidaltzeko deialdia: “Hizkuntza gatazken eragina hezkuntza
esparruan”
[ingelesez, Yliana Rodríguez eta Adolfo Elizaincín – editoreak] Hezkuntza-inguruneetan
gatazka-linguistika aztertzen duten artikuluak bilatzen ditugu. Bolumenean ikuspegi teoriko
eta metodologiko ugarietako lanak nahiko genituzke, baita jatorri eta diziplina-ikuspegi
ezberdinetako egileak ere.

Kanadako Hizkuntza Ofizialen Legearen erreforma baterantz – Pierre Foucher
[frantsesez, Blog Revista Llengua i Dret] 2021eko otsailaren 19an, Kanadako Gobernuko
Hizkuntza Ofizialen arduraduna den ministroak Kanadako Hizkuntza Ofizialen Legea
modernizatzea helburu duen eztabaida dokumentua aurkeztu zuen.
Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira
(liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen.


Bestelako albisteak
Eusko Jaurlaritzak euskara ingurune digitalean sustatzeko 2021-2024
aldirako bide orria aurkeztu du
[Eusko Jaurlaritza] “Euskararen Ingurune Digitala: gomendioak 2021-2024” Euskararen
Aholku Batzordeko Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde atal-Bereziak
egindako txostena da. Lau lan lerro estrategiko, 10 gomendio eta 24 ekintza-proposamen
biltzen ditu dokumentuak.

3

99. zenbakia
2021eko maiatzak 12 – maiatzak 27

Euskara urtez urte ontzen Arabako Errioxan
[ARGIA] Arabako Errioxako bost lagun elkartu dira mahaiaren bueltan euskararen inguruan
eztabaidatzeko. Bastidatik ibiltzen hasi eta Moredaraino, upategi handi batzuk eta turisten
gorakada gorabehera, ez da paisaia gehiegi aldatu azken berrogei urtetan. Hizkuntza
paisaiari begira jarriz gero, ordea, aldaketa ugari izan dira.

Linguapax erakundeak 2021eko Nazioarteko Sariaren deialdia ireki berri du
[katalanez, Linguapax] Linguapaxek Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren
Munduko Egunaren oroitzapenarekin bat egin nahi du. Hizkuntza aniztasuna defendatu eta
sustatzeko helburuarekin, Linguapax 2021 Sariaren deialdia iragartzen dugu.

Livoniera: gutxi batzuek hitz egiten duten Europako hizkuntza
[ingelesez, BBC Travel] Livoniarrek ba ote zuten oraindik etorkizunari begiratzeko
aukerarik? Gehiago jakiteko, livoniarren arbasoen aberrira joan nintzen, Letoniako
mendebaldeko bazter basati eta urrunetara.

Miyotl, Mexikoko 68 hizkuntza indigenak ikasteko aplikazioa
[gaztelaniaz, +DEMX] Mexikoko 68 hizkuntza indigenak desagertzeko arriskuan daude eta
Miyotl aplikazioak hori saihesten lagundu nahi du, itzulpenerako eta hiztegia ikasteko
tresna hau kaleratuz.

Babeslea:

Bazkide partaidea:

4