116. zenbakia

Noiztik: 11/02/2022
Nora: 24/02/2022
soziolinguistika_albistaria_116.-zkia

116. zenbakia
2022ko otsailak 11 – otsailak 24


Soziolinguistika Klusterreko albisteak
EquiLing proiektuaren ikerketa-mintegian parte hartu du Soziolinguistika
Klusterrak
Galizia, Katalunia, Madril eta Euskal Herriko ikertzaileekin batera, babesguneei eta agentziari
buruzko gogoeta-saioak egin dira otsailean Madrilen. Otsailaren 18tik 20ra, “Kontzientzia
soziolinguistikotik agentzia kolektibora” izeneko ikerketa-mintegia burutu da eta hor izan zen
Maialen Iñarra SLK-ren izenean.

Gipuzkoako hizkuntza aniztasuna ezagutu eta euskararen kohesio ahalmena
aldarrikatzeko ikus-entzunezko sorta
Aldundiak eta Soziolinguistika Klusterrak sei bideo labur zabalduko dituzte datozen egunotan sare
sozialen bidez. Bideo labur sorta honetan, Gipuzkoan bizi diren jatorri ezberdinetako biztanleen
errealitateak ezagutzeko aukera izango dugu; euskararekin eta bakoitzaren ama-hizkuntzekin
dituzten bizipenak azalduko dituzte.

Euskara Kirolkide
[BERRIA] Euskara Kirolkide da 2020an kirol eremuan abiatu zen egitasmoaren izena. Soziolinguistika
Klusterrak koordinatuta eta Eusko Jaurlaritzak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta,
haur, nerabe eta gazteen euskararen erabilera bultzatzea du jomuga.

1

116. zenbakia
2022ko otsailak 11 – otsailak 24

Hezkuntza soziolinguistikoa: Euskal Herrian han eta hemen dauden material
eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena
[Hik Hasi] Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultatean, Bigarren Hezkuntzako Masterrean Izaro
Arrutik eta Sandra Prietok elkarrekin egindako MALaren laburpena ekarri dugu ‘Ekarpenak’ atalera.
Soziolinguistika klusterraren Txillardegi-Hausnartu saria irabazi du lan honek.


Ikerketak
Call for SALIS PhD Scholarship 2022
[Dublin City University] We are particularly interested in receiving research proposals in the
following areas: Applied Linguistics; Cultural Studies; Intercultural Studies, Migration Studies; […]
and Interdisciplinary Research.

Kirola eta euskara – parte hartu ikerketa honetan!
[Kayleigh Karinen, twitter bidez] Euskal Herrian bizi bazara eta kirolen batean parte hartzen baduzu,
mesedez hartu denbora inkesta hau betetzeko. Bertan, kirolean erabiltzen diren praktika
eleaniztunei buruzko galderak aurkituko dituzu.

Euskarabentura Espedizioa 2021 – Memoria sonoroa
[EuskarAbentura] EuskarAbentura Espedizioa 2021eko hainbat jzioquitarren (gazte partehartzaileak) hizkuntzarekiko hausnarketak jaso ditugu memoria sonoro honetan. Ikusi zein izan den
emaitza!

Norway: Further improvement needed to revitalise and develop the most
endangered minority languages
[Council of Europe] In a new evaluation report, the Committee of Experts of the European Charter
for Regional or Minority Languages, recommends as a matter of priority, that the Norwegian
authorities improve the means for revitalisation and development of the most endangered
languages.


Jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroak
Hamasei urte bitarteko neska-mutilak eta hizkuntza politika egokiak
[Udaltop] Udaltopen hamalaugarren edizioa 2022ko maiatzaren 12an eta 13an izango da eta 16 urte
bitartekoentzat hizkuntza politika egokiak antolatzeko jarraibideak ematea izango du aurtengo
ekitaldiak xede.

2

116. zenbakia
2022ko otsailak 11 – otsailak 24

Webinar Series on Gaelic and Sámi
[Bòrd na Gàidhlig] There will be a webinar series taking place on the following weeks, where a host
of people will be discussing both Gaelic and Sámi languages. They hope to share their knowledge
on the promotion of indigenous languages at this event. Further info can be found clicking on the
link.

Invitación a presentar comunicaciones en el I Congreso Internacional sobre
Paisaje Lingüístico
[ICIPL] Queremos animar a participar a todos los interesados en el estudio del paisaje en sus
diferentes vertientes y, en particular, a aquellos que investiguen acerca de la naturaleza del lenguaje
y sus manifestaciones en el entorno urbano y rural hispánico.


Liburuak eta artikulu zientifikoak
Euskara bultzatzeko eredu berria: kalean da e5 proiektuaren inguruko
argitalpena
[Eusko Ikaskuntza] Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuko lanetatik abiatuta, euskara biziberritzeko
eredu berri bat prestatu da. 2016. urtean, Eusko Ikaskuntzak “Euskararen etorkizuneko eszenarioak
elkarrekin eraikitzen (e5)” proiektuari ekin zion.

An empirical investigation of Spolsky’s framework applied to family language
policy
[International Journal of Bilingual Education] The current study quantitatively applies Spolsky’s
triangular framework of language policy, including beliefs, practices, and management, to the
family domain by investigating language policy in multilingual families.

Anticipating expectations. family language policy and its orientation to the
school system
[International Journal of Multilingualism] In this article, I will present the results from a case study
with two highly multilingual families in Germany and the parents’ orientation to the education
system. Findings show that in the case of the two families, teachers do not have extensive direct
influence.

3

116. zenbakia
2022ko otsailak 11 – otsailak 24

Drets lingüístics i població indígena a l’Argentina: notes des del Chaco –
Virginia Unamuno Centro de Estudios del Lenguaje en Sociedad (CELES),
Universidad Nacional de San Martín / CONICET
[Blog RLD] L’Argentina és una nació que s’imagina a si mateixa com a monolingüe. Això no és pas
casualitat. És el fruit de polítiques lingüístiques orientades al silenciament de llengües diferents del
castellà i a l’esborrament de la memòria col·lectiva a través d’un relat històric construït i transmès
particularment a través del sistema escolar.
Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira
(liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen.


Bestelako albisteak
Ikasle etorkinak eta eskola, elkarrekin hazten
[BERRIA] Fenomeno berria izan zen, inork espero ez zuena eta gizartea eta irakaskuntza sistema
prestatu gabe harrapatu zituena. Geroztik, esku bete lan izan du hezkuntza sistemak: integrazioa
sustatu, ikasleak euskaldundu… Erronkari erantzun diotela uste du.

«Euskalduntzen ahalegin handia egiten da; lortzen dira emaitzak»
[BERRIA] Jaione Garai (Arrasate, Gipuzkoa, 1959) 32 urtean aritu da lanean Eskoriatzako Luis Ezeiza
eskolan (Gipuzkoa), irakasle eta zuzendari gisa, erretiroa hartu zuen arte. Dozena bat urte egin ditu
atzerritik etorritako ikasleekin lanean.

“Erronka nagusia eleaniztasuna mantentzea da, baina, aldi berean, hizkuntza
gutxitua erdigunera eramatea”
[ARGIA] Artzai Gaspar Arraizak Masterra amaitu baino lehen hasi zen ikertzaile kontratatu bezala
UPV/EHUn eta gero suertatu zitzaion doktoretza tesia egiteko aukera. Espainiako Gobernuko FPU
kontratu pre-doktorala lortu zuen eta gaur egun, tesiaz gain, Soziolinguistika eskolak ematen ditu
EHUn.

Lan munduan euskararen erabilera indartzeko ahaleginean nabarmendu
diren enpresa, ikastetxe eta ikasleak aitortu dituzte
[Gipuzkoako Foru Aldundia] Bergarako Miguel Altuna LHII Institutuan elkartu dira erreferente diren
Gipuzkoako lantoki, Lanbide Heziketako ikastetxe eta ikasleak, beraien esperientzia publikoarekin
partekatu asmoz.

4

116. zenbakia
2022ko otsailak 11 – otsailak 24

(Lan eskaintza) Hizkuntza plangintzan aritzeko aholkularia
[Elhuyar] Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu,
honetara: aholkularitza@elhuyar.eus. Epea: martxoak 6.

Babeslea:

bidali

zure

CVa

helbide

Bazkide partaidea:

5