AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. AEK-k argitaratzen du. Ikasleentzat ez ezik, euskara irakasleentzat ere eskolarako material iturri garrantzitsua da.
AIZU! Aldizkariak 25 urteko ibilbidea egina du, oinarrizko euskaran idazten den argitalpena dugu: euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez dutenei zuzenduta, eta, bereziki, euskara ikasleei. Urtean 10 ale argitaratzen dira, eta kioskoetan nahiz liburutegietan eskuratzeaz gain, harpidetza bidez ere jaso daiteke.
Ikas-prozesua azkartzeko bidea ere bada, eta ikasgelatik kanpo erabil dezaten eskaintzen zaien tresna. Ikasleak irakurmena lantzen du, euskarari tarte gehiago eskaintzen dio, eta euskal mundura zuzenean hurbiltzen da: pertsonaiak, kultura…
AIZU! Aldizkariak, batez ere, gizarte eta kultura gaiak lantzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruan sortzen diren zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan, eta AEK-ko ikasleek egindako lantxoak ere argitaratzen dira tarteka-marteka. Testu guztiak daude euskara errazean idatzita eta hiztegi sarreratxoen laguntza dute, hitz eta egitura zailenak ulertu ahal izateko. Guztira, hilean 11.000 aletik gora banatzen dira ikasle, irakasle eta harpidedunen artean.
JARDUNBIDEA
AEK
HIZKUNTZA
Euskara