A memoria da lingua dokumentala O galego vivencial. Recuperación da memoria histórica da lingua galega en Galicia izeneko proiektutik sortu zen. Galizieraren memoria historikoari buruzko dokumental bat da.
Askotariko galiziera-hiztunei egindako dozenaka elkarrizketaren bidez, galiziera protagonista duen dokumentala egin dugu. Dokumental horretan erakusten diren bizi-kontakizunek gure hizkuntzak bizi izan zuen eta bizi duen errepresio-egoerari buruzko errealitate soziolinguistiko bat ikusten laguntzen digute.
Dokumentalaren bidez bilatu dugun helburua izan da, batez ere, ikustea, hiztunen bizipenak kontatuz, zer egoeratan dagoen galiziera Galizian. Era berean, ikerketa soziolinguistiko txiki bat egin da hizkuntzak herrialdean duen egoerari eta haren hiztunei buruz, eta horrek balio izan du Galiziako Xuntak hizkuntza-normalizazioan eta hizkuntzaren eta haren hiztunen errepresioan egin dituen politikak kritikatzeko.
Dokumentala zenbait institututan, gizarte-zentrotan eta bestelako kultur espazioetan ikusi da, bai eta Interneten bidez ere.
Hitzargiak
Documental A memoria da lingua
JARDUNBIDEA
As Candongas do Quirombo
HIZKUNTZA
Galiziera
ERAGIN ESPARRUA
Ahozko ondarea, Ikusentzunezkoa, Komunikazioa, Hezkuntza