Aragoiko hizkuntza minoritarioen aurka egiten diren bidegabekeriak salatzen ahalegintzen da "Esfendemos as luengas" plataforma. Edozein erakundek edo taldek, edozein komunikabidetan edo beste zeinahi bidez gure hizkuntza minoritarioen aurka egiten dituzten erasoak salatzen ahalegintzen da plataforma hori, katalanaren eta aragoieraren kontrako erasoak, alegia.
Oro har, eskubiderik oinarrizkoenak ere ez dituzte aintzat hartzen hedabideek (Aragón TV kanal publikoak, adibidez; edo egunkarien editorialek, irratiek, ezkutuko interes politikoen kontrolpeko zenbait komunikabidek..). Honenbestez, Aragoiko elehirutasunari, hizkuntzei eta hiztunei egiten zaizkien erasoak ezagutarazten ditugu.
Prentsa-ohar bidez jakinarazten diegu Aragoiko komunikabideei diskriminazio eta eraso bakoitzaren berri. Hala ere, ez dugu oihartzun handirik izaten hedabide horietan. Harrera hobea eta oihartzun handiago izan ohi dute Interneteko sareetan, Twitterren eta Facebooken, alegia. Salaketa-bideo batzuk 1.000 bisitari izan dituzte.
JARDUNBIDEA
Plataforma “Esfendemos as luengas”
HIZKUNTZA
Aragoiera
ERAGIN ESPARRUA
IKT, Hizkuntza-eskubideak