Hizkuntzaren erabilera sustatzeko Gústame o galego kanpainaren bidez, hizkuntzaren normalizazio-prozesuaren aldeko norbanakoen babesa adierazten da. Zenbait eremu eta egoeratan egiten den galegoaren erabilerari buruzko esaldi iradokitzaileak dituzten argazkiak erabiltzen dira horretarako. Sare sozialen bidez hedatzen dira argazki horiek. Panelez osatutako photocall bat ekitaldiz ekitaldi eta herriz herri eramaten da, norberak hautatzen duen esaldiarekin argazkia eginez parte har dezan jendeak. Ondoren, argitaratu egiten da argazki hori, Facebooken, non pertsona horrek eta beste batzuek partekatu, zabaldu, etab. egiten duten.
Hizkuntzaren normalizazio-prozesua zikintzeko eta herritarren artean aspaldiko aurreiritziak tinkatzeko zenbait kanpaina egin ziren Galizian, batez ere 2009az geroztik. Horiz zela eta, galegoaren alde jende asko dagoela adierazteko premia ikusi zen, eta hizkuntza hori alor eta sektore guztietan gehiago nabarmentzeko beharra aldarrikatzekoa: justizia-sektorean, tabernetan, kirolean, teknologia berrietan, merkataritzan, publizitatean, irakaskuntzan, etab.
Horrez gain, beste hau nabarmentzeko premia ere ikusi zen: administrazioak ez ezik, gutako bakoitzak ere gauza asko egin ditzakeela galegoaren alde.
2012an hasi zen kanpaina, eta bi urte iraun zuen. Tarte horretan, alderik alde zeharkatu zuen Galizia: 100 bat photocall saio, 7.000 bat lagunen zuzeneko partaidetza argazkietan, 15.000 jarraitzailetik gora Facebooken… Argazkietako batzuk 1.000 lagunek baino gehiagok partekatu zituzten, eta 85.000 milak ikusi.