Guthan nan Eilean/Island Voices Series-eko bideo eta beste material batzuetarako estekak ditu, eta proiektuari buruzko albisteak. Halaber, tokiko eta urruneko erabiltzaileen ideiak eta iradokizunak trukatzeko baliabide bat ere bada, kontuan izanik ingeleseko edo gaelikoko irakasleak edo ikasleak egon daitezkeela erabiltzaileen artean.
150 bideo baino gehiago eskura daitezke, ingelesez eta gaelikoz. Dokumentalek gai bati buruzko sarrera egiten dute hizkera errazean. Eta material hori aktiboki parte hartzen duten komunitateko kideei egindako benetako elkarrizketa zailagoekin osatzen da, zeinek gaiari buruzko xehetasun gehiago ematen baitizkiote ikusleari.
Proiektua osatuz doa beti, orri nagusiko blogak komunitatearen jarduerak grabatzen eta bertan eransten jarraitzen baitu. Erabiltzaileek iraganeko sarrerak araka ditzakete, proiektuaren historia zein den jakiteko eta ikasleen eta komunitateko beste kide batzuen lanak ikusteko. Lan horietako batzuk gaikako orrietan ere jasota daude, izenburu hauekin, adibidez: “Bonnie Prince Charlie” edo “The Great War”.
Proiektuaren inguruko komunitate- eta hizkuntza-gaietan interesa dutenentzat, bada Research/Reports izeneko orri bat, proiektuari lotutako ikerketa-proiektuak eta artikuluak biltzen dituena. Lanak uharteak ditu oinarri, eta tutoreentzako eta bestelakoentzako prestakuntza-materiala ere eskaintzen du, komunitatean oinarritutako grabazio gehiago egitera animatzeko.
Hitzargiak
Guthan nan Eilean – Island Voices
JARDUNBIDEA
Sabhal Mòr Ostaig / Cothrom
HIZKUNTZA
Eskoziako-Gaelikoa
ERAGIN ESPARRUA
Ahozko ondarea, Hezkuntza, Komunitate-garapena, Sare sozialak