• Nagusia
          • Nor gara
            • Aurkezpena
            • Hausnarketa estrategikoa
            • Bazkideak
            • Zuzendaritza Batzordea
            • Bulego teknikoa
            • Ikerlarien sarea
            • Aliantzak
          • Aktualitatea
            • Agenda
            • Albisteak
          • Zabalpena
            • Soziolinguistika Albistaria
            • Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak
            • Txillardegi-Hausnartu sariak
            • Ikastaroak, mintegiak eta tailerrak
            • Argitalpenak
            • Ikus Entzunezkoak
            • Hezkuntza Soziolinguistikoa

          • Bat Soziolinguistika Aldizkaria


          • Proiektuak
          • Egoeraren azterketa
            •  Gazteak euskararen eszenatokian: Erabileraren auzia
            •  Hitzargiak
            •  Hizkuntza Aniztasunaren Mapak
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Euskal Herria, 2021
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Udalerriak, 2021
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak Euskal Herriko Unibertsitatean
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak ikastetxeetan eta kirol taldeetan
            •  UEH ikerketa: Udalerri Euskaldunetako Haurrak eta euskara
            Esku hartzea
            •  Aldahitz ikerketa
            •  Berba-lapiko proiektua
            •  Enpresaren erantzukizun linguistikoa kudeatzeko eredua (Eralan 5)
            •  Euskara Kirolkide
            •  Itzulinguru
            •  Jendaurrean Erabili
            •  Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa
          • Ikusi gehiago
  • eu
  • es
  • en
  • fr

Hitzargiak

  1. Soziolinguistika Klusterra
  2. Hitzargiak
  3. Radio Kaszëbë

Radio Kaszëbë

Radio Kaszëbë-ren misioa da tokiko loturak eraikitzea Itsaso Baltikoan dagoen Pomeraniako biztanleen artean (hiriburua: Gdańsk), 500.000 kaxubiar kulturalki eta etnikoki integratuz.
 
Irrati-etxea 2004an sortu zuen gobernuz kanpoko erakunde batek kaxubiarren ondare nazionala eta hizkuntza sustatzeko. 800.000 entzule potentzial guztiengana iristeko, irratsaioak kaxubieraz zein polonieraz ematen dira. Garrantzitsua da, zeren kaxubiar guztiek ez dute beren ama-hizkuntza hitz egiten edo ulertzen, baina kaxubiar-nortasun sendoa dute. Horrez gain, Kaxubia Pomerania osoan sustatu nahi genuen, probintziako marka esklusibo gisa, berriemaileak erakartzeko. Orduero tokiko albisteak emanez, xede genuen, halaber, Kaxubiara bizitzera etortzen zirenen interesa piztea.
 
10 urte behar izan genituen entzuleria osatzeko eta tokiko irrati-etxe nagusi bihurtzeko. Radio Kaszëbë arrakastaz lehiatu da nazio mailako irrati-etxe komertzial handiekin eta irrati-etxe publikoekin. 2015ean, 398.000 entzule baino gehiago genituen astero Kaxubian; Pomerania probintzian, berriz, irrati entzunenetan laugarrena gara 25-59 urte bitarteko entzuleen artean.
 
Irratiaren ardatz nagusiak zenbait generotako musika ezaguna, eskualdeko informazioa eta entzuleekiko zuzeneko interakzioa dira. 2008an, Kashubian Idol irratiko talent showari ekin genion, abeslari gazteei Kaxubiako musikaren eta hizkuntzaren inguruko interesa piztea sustatzeko. Audioak grabatzen ditugu antzinako kantu eta ipuin tradizionalak gordetzeko, audioliburuak ekoizteko eta mota guztietako eskualdeko ekitaldiak sustatzeko. Irrati komertzial gisa, ordea, gure misioa guk geuk finantzatu behar dugu iragarki-tarteak salduz eta zenbait erakunderi eta Poloniako gobernuari diru-laguntzak eskatuz.

JARDUNBIDEA

Kaszëbë FM

HIZKUNTZA

Kashubiera

ERAGIN ESPARRUA

Komunikabideak, Irratia

FITXA TEKNIKOA

Radio_Kaszebe.pdf

SARE SOZIALAK

Facebook

BAZKIDEAK

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA, 20140 – ANDOAIN · kluster@soziolinguistika.eus · Tel.: 943 592 556

Facebook
X
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Harremana

© 2021 Soziolinguistika Klusterra