Sabhal Mòr Ostaig (SMO) Highlands and Islands (UHI) Unibertsitate berriaren bazkide akademiko bat da, eta 2011n lortu zuen bere unibertsitate-titulua. UHIko institutu espezializatu gisa, ikasleek graduko eta graduondoko ikasketak osorik gaelikoz egin ditzaketen goi-mailako ikasketen erakunde bakarra izaten jarraitzen du Sabhal Mòr Ostaig-ek. Gaelikozko gradu-programak 1998an eskaini ziren lehen aldiz, eta arreta berezia jartzen dute hizkuntza erabiltzean eta ikastean. Lehenengo ikasturtearen amaierarako, ikasleek jariotasuna hartzen dute hizkuntzan, eta, ondoren, etengabeko hizkuntza-laguntza eta -hobekuntza jasotzen dute.
Urteetan zehar, Sabhal Mòr Ostaig-en bidez eskaintzen diren ikastaroen kopurua asko handitu da, eta aukera dago programak tokian bertan edo urrunetik ikasteko. Programa horiek aukera ematen dute gaelikoan jariotasuna hartzeko, eta ikasleak prestatzen dituzte zenbait arlotan lan egiteko, hala nola irakaskuntzan, komunikabideetan, hizkuntzetan eta komunitate-garapenean.
1991n, komunikabideetako trebakuntza hasi zen ematen, bai eta telebistako eta komunikazioko prestakuntza-ikastaro bat ere. Ordutik, komunikazio-trebakuntza, bereziki, Institutuaren hezkuntza-eskaintzaren zati garrantzitsu bat izan da. Ikastaro horrek eboluzionatu egin du denboran zehar komunikazio-industriaren behar berriei erantzuteko, eta, gaur egun, komunikabideetako gaelikozko trebakuntza-ikastaro nagusitzat jotzen da. Institutuaren eta komunikazio-konpainien arteko lankidetza aktibo baten hasiera izan zen hori, eta, estatistiken arabera, prestakuntza-ikastaroa ikasi duten ikasleen % 70ek komunikazio-industrian jarraitzen du lanean.
JARDUNBIDEA
Sabhal Mòr Ostaig
HIZKUNTZA
Eskoziako-Gaelikoa
ERAGIN ESPARRUA
Hezkuntza, Ikerketa, Hizkuntza-plangintza, Artea eta kultura