Theatr Ieuenctid (Gazteen Antzerkia) sortu zen haur eta gazteentzat aukera sozialak sortzeko galesez, trebezia berriak garatu ditzaten giro dibertigarri eta lagunkoi batean. Antzerkiak edonon harrapa gaitzake, eta bizia ematen die pertsonaiei eta leku berriei hitzekin eta irudimenarekin.
Theatr Ieuenctid-ek antzerkia eta arte dramatikoa erabiltzen ditu antzezteko eta sormenerako trebeziak garatzeko, eta, denborarekin, beste hainbat egoeratan aplika daitezke trebezia horiek. Arreta berezia jartzen da haur eta gazteen garapen pertsonal eta sozialean, eta horrek, berriz, norberaren buruarekiko konfiantza irabazten eta norbere buruarekiko irudia eta errespetua handitzen lagundu dezake.
Antzerkiaren egiturak aukera ematen die onuradunei beren burua garatzeko astean behingo klaseetan, eta klase espezializatuez eta oporretako saioez gozatzeko, eta telebistako, antzerkiko, zinemako eta irratiko casting-aukeretara ere bideratu ditzake. TIMen tailerrak Ynys Môn uharteko 4 zentro iraunkorretan egiten dira irisgarritasuna bermatzeko; izan ere, Ynys Môn landa-ingurunetzat jotzen da, eta garraio-zailtasunak ditu. Parte hartzen duten haur eta gazteengan eragina izateaz gain, gurasoengan ere badugu zeharkako eragina, familia barruan hizkuntza transmititzera bultzatzen baititugu. Itzela da haientzat ikustea haurrek ongi pasatzen dutela, eta konfiantza ematen die helduei galesa ikasteko edo hitz egiteko haurren mesederako.
Lankidetza estuan dihardugu tokiko eskolekin, eta ikusi dugu eskola-orduetan proba-klaseak eskaintzeak gure jarduerak sustatzen laguntzen duela eta gure eskaintza hobeto ulertzen laguntzen duela. Lankidetza estuan dihardugu gazteen erakundeekin, kontaktuak izan baititzakete onuragarriak izan daitezkeenak, eta saio espezializatuak antolatu edo kontrata baitaitezke.
JARDUNBIDEA
Menter Môn
HIZKUNTZA
Galesera
ERAGIN ESPARRUA
Aisia, Kultura, Irakaskuntza