Hizkuntzari buruzko curriculumak Estoniako haur-erakundeen arabera eskolaurreko haurrei dagokien curriculum ofizialari jarraitzen dio. Tokiko haurtzaindegietako irakasleek Võro hizkuntza, kultura eta tradizioa irakasten diete 3-7 urteko eskolaurreko haurrei. Eskualdeko haurtzaindegiak 18-taldetan daude banatuta, eta astean behin edo bitan izaten dituzte eskolak haurrek. Hizkuntza ikasteko metodo gisa, murgiltze partziala erabiltzen da.
Hilean bitan, Võro institutuko proiektu-arduradunek hizkuntza-murgiltze programa inplementatzen laguntzen diete irakasleei. Arduradunok esperientzia handiko irakasleak dira eta oso ondo ezagutzen dute murgiltze-metodoa. Batetik, Võro hizkuntza eta kultura irakasteko laguntza eta aholkuak ematen dizkiete irakasleei, eta, bestetik, ekitaldiak antolatzen, arazoak konpontzen eta irakaskuntza-materiala biltzen ere laguntzen dute.
Garapen profesionalerako saioak oso baliagarriak dira irakasleentzat, bai jardunbide egokiak trukatzen dituztelako, bai komunitate-giroa elikatzen dutelako. Võro hizkuntzan irakastera animatzen diote elkarri.
Proiektu-arduradunen laguntzari esker, murgiltze-metodoarekin loturiko materialak sortzen eta biltzen dituzte irakasleek. Materialok liburutegi berezi batean jasotzen dira, eskura izan ditzaten murgiltze-metodoari jarraituz irakasten duten irakasle guztiek.
Võro institutuak hizkuntzarekin loturiko zenbait ekitaldi antolatzen ditu murgiltze-programan diharduten ikasle-taldeentzat, hala nola abesti-eguna, antzerki-eguna, eta Võro-hizkuntzaren astea. Horietaz gainera, proiektuaren arduradunek urtean 2-3 bira antolatzen (koordinatzen) txotxongilo-antzerkiarekin, zeina ipuin tradizionalak Võro hizkuntzan kontatzeko baliatzen baitute.