• Nagusia
          • Nor gara
            • Aurkezpena
            • Hausnarketa estrategikoa
            • Bazkideak
            • Zuzendaritza Batzordea
            • Bulego teknikoa
            • Ikerlarien sarea
            • Aliantzak
          • Aktualitatea
            • Agenda
            • Albisteak
          • Zabalpena
            • Soziolinguistika Albistaria
            • Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak
            • Txillardegi-Hausnartu sariak
            • Ikastaroak, mintegiak eta tailerrak
            • Argitalpenak
            • Hezkuntza Soziolinguistikoa

          • Bat Soziolinguistika Aldizkaria


          • Proiektuak
          • Egoeraren azterketa
            •  Arrue proiektua
            •  Gazteak euskararen eszenatokian: Erabileraren auzia
            •  Hitzargiak
            •  Hizkuntza Aniztasunaren Mapak
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Euskal Herria, 2021
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Udalerriak, 2021
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak Euskal Herriko Unibertsitatean
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak ikastetxeetan eta kirol taldeetan
            •  UEH ikerketa: Udalerri Euskaldunetako Haurrak eta euskara
            Esku hartzea
            •  Aldahitz ikerketa
            •  Berba-lapiko proiektua
            •  Berbekin
            •  Eralan 5
            •  Euskara Kirolkide
            •  Eusle Hezkuntzan
            •  Gipuzkoa Berdinago
            •  Hizkuntza Ohiturak Eremu Afektiboan
            •  Hizkuntza ohiturak Osakidetzan
            •  Jendaurrean Erabili
            •  Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa
          • Ikusi gehiago
  • eu
  • es
  • en
  • fr

Hitzargiak

  1. Soziolinguistika Klusterra
  2. Hitzargiak
  3. Võru-language immersion day

Võru-language immersion day

Hizkuntzari buruzko curriculumak Estoniako haur-erakundeen arabera eskolaurreko haurrei dagokien curriculum ofizialari jarraitzen dio. Tokiko haurtzaindegietako irakasleek Võro hizkuntza, kultura eta tradizioa  irakasten diete 3-7 urteko eskolaurreko haurrei. Eskualdeko haurtzaindegiak 18-taldetan daude banatuta, eta astean behin edo bitan izaten dituzte eskolak haurrek. Hizkuntza ikasteko metodo gisa, murgiltze partziala erabiltzen da.

Hilean bitan, Võro institutuko proiektu-arduradunek hizkuntza-murgiltze programa inplementatzen laguntzen diete irakasleei. Arduradunok esperientzia handiko irakasleak dira eta oso ondo ezagutzen dute murgiltze-metodoa. Batetik, Võro hizkuntza eta kultura irakasteko laguntza eta aholkuak ematen dizkiete irakasleei, eta, bestetik, ekitaldiak antolatzen, arazoak konpontzen eta irakaskuntza-materiala biltzen ere laguntzen dute.

Garapen profesionalerako saioak oso baliagarriak dira irakasleentzat, bai jardunbide egokiak trukatzen dituztelako, bai komunitate-giroa elikatzen dutelako. Võro hizkuntzan irakastera animatzen diote elkarri.

Proiektu-arduradunen laguntzari esker, murgiltze-metodoarekin loturiko materialak sortzen eta biltzen dituzte irakasleek. Materialok liburutegi berezi batean jasotzen dira, eskura izan ditzaten murgiltze-metodoari jarraituz irakasten duten irakasle guztiek.

Võro institutuak hizkuntzarekin loturiko zenbait ekitaldi antolatzen ditu murgiltze-programan diharduten ikasle-taldeentzat, hala nola abesti-eguna, antzerki-eguna, eta Võro-hizkuntzaren astea. Horietaz gainera, proiektuaren arduradunek urtean  2-3 bira antolatzen (koordinatzen) txotxongilo-antzerkiarekin, zeina ipuin tradizionalak Võro hizkuntzan kontatzeko baliatzen baitute. 
 

JARDUNBIDEA

Võru Institute

HIZKUNTZA

võro

ERAGIN ESPARRUA

FITXA TEKNIKOA

Voru_Language_Immersion_day.pdf

SARE SOZIALAK

BAZKIDEAK

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA, 20140 – ANDOAIN · kluster@soziolinguistika.eus · Tel.: 943 592 556

Facebook
Twitter
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Harremana

© 2021 Soziolinguistika Klusterra