Gentrifikazio turistikoa eta kultur minorizazioa (Uda Ikastaroa)

Azalpena

Jardunaldi honek gentrifikazio turistikoaren eta kultur minorizazioaren arteko harremana aztertzea du helburu. Bi prozesu horiek elkarrekin gurutzatzen dira gaur egun euskararen eremuko hainbat hiri eta herritan, eta horrek euskararen eta euskal kulturaren biziraupenerako erronka berriak ekarri ditu.

Soziolinguistikaren alorreko hainbat ikerketaren arabera, hizkuntza minorizatuak “Performantziaren Aroan” bizi dira gaur egun, eta, ondorioz, hizkuntza-aktibismo berriak performantzia eta sormen-praktiken bidez garatzen ari dira. Ikuspegi horretatik, performantzia ez da soilik adierazpen artistiko edo kulturala; hizkuntzaren eta kulturaren inguruko kezkak, aldarrikapenak eta botere-harremanak artikulatzeko tresna ere bada.

Adierazpide horien artean bereziki aipagarriak dira libertimenduak. Jatorriz Baxenabarreko inauteri erritual tradizionala izan arren, gaur egun Euskal Herriko hainbat tokitan berrasmatzen ari den praktika kolektiboa da libertimendua.

Libertimenduetan, euskal kulturaren aldeko aldarri bizia egiteaz gain, ageri-agerian jartzen dira euskararen minorizazio-prozesuan eragina duten bestelako kezka sozial eta politikoen arteko loturak. Alde horretatik, azken urteotan bereziki nabarmendu den gai bat izan da turistifikazioak eta gentrifikazioak komunitatearen identitate linguistiko eta soziokulturalean duten inpaktua. Añorgako dibertimenduak, esaterako, komunitatearen kapital soziala baliatzen du Donostiako gentrifikazio sozial eta kulturalari aurre egiteko.

Jardunaldiak formatu parte-hartzailea izango du, eta unibertsitatearen eta herri-komunitateen arteko elkarrizketa sustatu nahi du. Añorgako, Hazparneko eta Iruñeko libertimenduez hitz egingo dugu eta libertimendu horietako partaideek beren esperientziak eta ikuspegiak partekatuko dituzte, euskararen eta euskal kulturaren sendotze-bidean erritual horiek duten garrantziaz gogoeta egiteko.

Helburuak

Gentrifikazio turistikoaren eta kultur minorizazioaren arteko harremanak aztertzea euskararen testuinguruan.

Performantzia-praktikek eta sormen-praktikek gaur egungo hizkuntza-aktibismo berrietan duten eginkizuna aztertzea

Libertimenduak komunitatearen ahotsaren eta identitate kolektiboaren eraikuntzarako espazio gisa ulertzea.

Euskararen aldeko aldarrikapenen eta bestelako kezka sozial eta politikoen arteko lotura ideologikoak identifikatzea.

Añorgako dibertimenduaren kasuan, Donostiako gentrifikazio sozial eta kulturalari aurre egiteko komunitatearen kapital soziala nola baliatzen den agertzea.

Libertimenduak komunitatearen ahotsaren eta identitate kolektiboaren eraikuntzarako espazio gisa ulertzea.

Añorga, Hazparne eta Iruñeko libertimenduetako partaideen arteko eztabaida eta gogoeta partekatua bultzatzea, erritual horiek euskararen eta euskal kulturaren mantentzean duten garrantziaz hausnartzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Jardunaldiak bi metodologia uztartuko ditu:

  • Alde batetik, hitzaldien bidez aztertuko dira gentrifikazio turistikoaren eta kultur minorizazioaren arteko loturak, bereziki euskararen eta euskal kulturaren biziraupenean eta transmisioan duten eragina. Era berean, gaur egungo hizkuntza-aktibismoaren testuinguruan, performantzia- eta sormen-praktikek betetzen duten funtzioari buruzko hausnarketa sustatuko da.
  • Bestetik, Añorga, Hazparne eta Iruñeko libertimenduetako partaideak elkartuko dituzten mahai-inguruen bidez, esperientzien trukea, eztabaida kolektiboa eta gogoeta partekatua bultzatuko dira.

Zuzendariak

  • Agurtzane Elordui Urkiza (EHU)
  • Jokin Aiestaran Etxabe (EHU)

Data

Uzt 03 2026

Ordua

Egun osoa

Prezioa

40 €

Informazio gehiago

Irakurri gehiago

Kokalekua

Miramar Jauregia
Donostia

Antolatzailea

Uda Ikastaroak. EHU
Uda Ikastaroak. EHU
Irakurri gehiago