Gero eta aldeko gehiago JARDUNALDIA
Euskaltzaleen Topagunearen helburu estrategikoetako bat da etorkizunean nafar gehienek euskara sustatzeko jarrera baikorra izatea eta ondorioz indarberritzeko prozesua aurrera eramateko, hartu behar diren neurriak eta erabakiak babestea.
2016an eta 2021ean egindako azken bi inkesta soziolinguistikoetan datu kezkagarriak ageri ziren Nafarroan euskara sustatzeari buruzko jarreretan. 2016an jaso ziren datuen bidetik, azkenekoan, 2021ean egindakoan, % 30 alde agertu zen, %33 ez alde ez kontra, eta %37 kontra deklaratu zen. Bistan da, zenbakiak ez direla onak euskara biziberritzea helburu dugun eragileontzat.
Kezka horretan oinarriturik eta indarberritze prozesuak gizartearen gehiengoaren babesa edukitzea garrantzitsua dela konbentziturik, 2021ean hasi ginen era planifikatuan lanean, ekarpena egin nahian.
Lehendabiziko urratsa euskaldunez osatutako talde bat eratzea izan zen, Topagunearekin batera gogoetak partekatzeko eta proposamenak egiteko. Erriberakoak, Iruñerrikoak, Iparraldekoak. Horiekin aritu gara lanean bi urtez. Horrez gain, prozesuan zehar bi foro egin ditugu bestelako ahotsak entzuteko: erdaldunak, etorri berriak, gizarte mugimenduetako kideak izan dira partaide.
Iazko udaberrian, jasotako materiala dokumentu batean bildu eta hainbat eragile sozio-politikoekin hasi ginen partekatzen. 2024 urte hasieratik, prozesu osoan zehar, ikasitakoa oinarri hartuta, Topaguneak Nafarroan euskararekiko aldekotasuna handitzeko gogoetarako txosten bat lantzen aritu gara.
Proposamena, apirilaren 17an Iruñeko Kondestablearen Jauregian eginen diren jardunaldietan aurkeztuko dugu.
Jardunaldiak, aldekotasuna lantzerakoan kontuan hartu beharreko hainbat faktoreren inguruan bestelako gogoetak ere ekarriko ditu.
|
|
08:30
|
Irekiera ekitaldia: Ana Ollo Hualde, Oskar Zapata Solano
|
09:30
|
Hitzaldia: “Harremanak, praktikak eta afektuen zirimolak” Eduardo Apodaka. Gidaria: Marta Chamorro.
|
10:00
|
Hitzaldia: “Erronkak, biziberritze prozesuarekiko interesik ez dutenekin. Argudioak eta ekintzak”. Marina Massager:
Gidaria: Aingeru Epaltza. |
11:00
|
Atsedena
|
11:30
|
Aurkezpena: ” Gero eta aldeko gehiago Nafarroan”. Oskar Zapata, Iñaki Sagardoi. Gidaria: Irati Iciar.
|
12:30
|
Elkarrizketa: “Harremanak, jokaerak”. Maria Oianguren Idigoras, Eneko Calle Garcia, Yasmine Krhis Maansri. Gidariak: Miren Mindegia, Martxelo Diaz. |
13:20
|
Mahai ingurua: “Ildo diskurtsiboak”. Cristina Oses Zudaire, Carlos Vilches Plaza, Lur Albizu Etxetxipia. Gidariak: Uxue Rey, Juan Kruz Lakasta. |
14:30
|
Bazkaria
|
16:30
|
Egunaren errepasoa: “Ongi egiten dugu Iruñekoak izateko” zuzeneko irrats saioa KATAKRAKEN
|
17:30
|
Itxiera
|