IGO BOLUMENA! Euskara. Kultura. Transmisioa. Ertzetatik. JARDUNALDIA
ZERTARAKO?
Ertzetatik euskara eta euskarazko kultura zabaltzeko oinarriak eta estrategiak lantzeko.
#Damolat ikas unitatea aurkeztuko da. Tresna honek periferietako gazteen artean euskararen eta euskarazko kulturaren transmisioa eta berrartikulazioa sustatzea du helburu.
ZERGATIK?
Kezka pizten duen gaia delako. Datuak agerikoak dira: euskararen ezagutza gero eta handiagoa da Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako gazteen artean, baina erabilera ez da areagotzen ari. Euskararekiko lotura badute, baina ez da praktikoa eurentzako.
Gehienek euskara ikastetxean jaso dute. Familia erdaldunetakoak izan arren ere, haur txikiek garatu dute lotura euskararen munduarekin. Hori posible da transmisiorako zirkuituak eta edukiak badaudelako, eta egunerokoan heltzen zaizkielako hamaika ipuin, istorio edo kantu euskaraz. Nagusitu ahala, ordea, euskararen munduarekin dituzten loturak ahuldu eta lausotu egiten dira. Ez dute euskararen mundua ezagutzen, eta ez daukate euskaraz sozializatzeko biderik. Euskararekiko duten lotura ikastetxera (hezkuntza formala) eta jaien eremura murrizten da; horren ondorioz asoziazio, jarrera eta praktika zehatz oso mugatuak eraikitzen dituzte.
#Damolat ikas unitatea ahalegin bat da gazteek euskararekin eta euskarazko kulturarekin duten harremana indartzeko. IGO BOLUMENA! jardunaldian aurkeztuko da, eta gaiaren inguruko hausnarketak egingo dira, egun dauden esperientziak ezagutzeaz gain. Horretarako gonbidatu ditugu adituak, arituak, interesdunak, gazteak, irakasleak, kulturgileak, sortzaileak, eragileak…
Nolatan Barakaldon? Euskal Herrian erreferentziazko leku bat delako, askotan euskararen iruditeriatik urrun. Barakaldo, Ezkerraldea, Bilbo Handia eta hiriguneak, oro har, euskararen agendaren zentrora eraman nahi direlako. Euskararen normalkuntzaren erronka nagusietako bat da euskaldun gehien pilatzen diren lekuetan, hirietan alegia, erabilera handitzea delako.
LANDUKO DIREN GAIAK
- #Damolat ikas unitatea aurkeztuko da.
- Ikas Unitatearen oinarrian dagoen ikerketaren berri emango da: Nola hobetu euskara eta euskarazko kulturaren transmisioa eta berrartikulazioa periferiako gazteen artean. Bertan azaltzen diren gako eta erronka nagusiak landuko dira.
- Euskararen munduaren periferia zer den zehazten saiatuko da eta honetan gazteek duten posizioa kokatzeko ariketa egingo da: motibazioak, mugimenduak, interesak…
- Egun, euskarazko kultur sorkuntzan murgilduta dauden periferietako gazteen iritziak, esperientziak, eta ekarpenak aurkeztuko dira.
NORENTZAT
Euskararen eta euskarazko kulturaren ertzetan euskararen mundua ikusgarria, entzungarria, sentigarria… izan dadin lanean ari zaretenoi: ikastetxeetako irakasleak, kultur eragileak, euskara teknikariak, euskaltegiak, hezitzaileak, elkarteak, gaztetxeak, erakundeak…
IZEN EMATEA DOAKOA DA
https://labur.eus/vn8d1
HARREMANETARAKO
678 686 948
ahize@aek.eus
NOLA HELDU
Clara Campoamor Kultura Exea
https://labur.eus/vn8d1
EGITARAUA
09:00-9:15 HARRERA ETA DOKUMENTAZIO BANAKETA
09:15-09:45 ONGI ETORRIA ETA AZALPENAK
• AHIZE-AEK
• Eusko Jaurlaritza Hizkuntza Politika saila, Bizkaiko Foru Aldundia eta Barakaldoko Udala
09:45-10:15 MUNDUA, ERTZAK ETA GAZTEAK
• Eduardo Apodaka Ostaikoetxea (EHU)
• Irati Agirreazkuenaga Onaindia (EHU)
10:15-11:10 HEZKUNTZA SISTEMAREN ERRONKAK
• Hezkuntza sistema euskarazko kulturaren transmisioan eta artikulazioan
Iratxe Retolaza Gutierrez
• Hezkuntza eragileekin solasaldia
Joseba Ibarretxe Fernandez de larrinoa (Berritzegune Nagusiko Normalkuntza arduraduna)
Alberto Barandiaran Amillano (Nafarroako hezkuntza saila – euskara ataleko teknikaria)
11:10-11:40 #DAMOLAT IKAS-UNITATEA
• Ikerketaren nondik norakoak eta emaitza
Naroa Jauregizuria Lopategi (AHIZE-AEK)
• Ikas unitatearen aurkezpena
Amaia Gutierrez Urutxurtu (Ikastolen Elkartea)
11:40-11:55 ATSEDENALDIA
11:55-12:45 TRANSMISIOA ETA SORKUNTZA, ARRAKASTARAKO GAKOEN BILA
• Bideratzailea: Lander Muñagorri Garmendia (AHIZE-AEK)
• Eusliderrak (Jon Eritz Gonzalez – AHIZE-AEK)
• Euskara Abentura (Euskara Abentura Elkartea)
• Albumak ikastetxeetan Mikel Ibarguren Egibar (Formol laborategia)
• Garatu: kultura sorkuntza eta pentsamendu kritikoa (Uxue Ruíz de Arkaute Acedo – Oihaneder)
12:45-13:30 TA GAZTEOK ZER? IGO BOLUMENA MAHAI INGURUA
Bideratzailea: Iker Aginaga Garcia (Kazetaria eta musikaria)
• Beñat Rodrigo “Kiliki Fresko” (ChillMafia)
• Iholdi Beristain Martinez (Abeslaria eta aktorea)
• Sara Nieto (Abeslaria eta aktorea)
13:30-14:00 IKASLEEN KULTUR ETA HIZKUNTZ IDENTATEEN BILAKAERAREN AZTERKETA
• Letizia Garcia Fernandez (MUko ikerlaria)
• Itsaso Junquera Aranburu (HUHEZI Irakasle Eskola)
14:00-14:30 PIZTU. NONDIK ETA NOLA HASI. HAUSNARKETA KRITIKOA ETA BATERATZEA
Bideratzailea: Amaia Larruzea Urkixo (Irakaslea)
• Letizia Garcia Fernandez (MUko ikerlaria)
• Maite Asensio Iparragirre (Urtxintxa eskola)
• Beñat Alzaga Olazabal (Aek-ko irakaslea)
• Irakaslea
IZEN EMATEA DOAKOA DA
Jardunaldian parte-hartzeko nahitaezkoa da aurretik izena ematea.