Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.

Euskal komunitatearen bizindar etnolinguistikoa

Soziolinguistika Klusterrak argitaratzen duen lehen liburua da, Andoaingo Arrasateko, Bergarako, Hernaniko, eta Lasarte-Oriako Udalen laguntzarekin, eta soziolinguistikaren esparruarekin eta euskararen normalkuntzarekin estuki lotua dagoena.

 

Ibon Usarralde eta Iñaki Martinez de Luna izan dira liburu honen egileak. Soziologian lizentziatua lehena, eta soziologian doktorea bigarrena, beste hainbat merituren artean.

 

 

Egileak: Ibon Usarralde eta Iñaki Martinez de Luna

Babesleak: