Hizkuntzen Erabileraren Euskal Herriko Kale Neurketaren VIII. edizioa egingo da 2021eko udazkenean. Aurten hasi gara landa-lanaren prestaketarekin. Batez ere, Neurketa berriak ekarriko dituen berrikuntzak antolatzen aritu gara. Bi izango dira berrikuntza nagusiak: batetik, udalerrien laginketa eraberrituko da, datuak eremu gehiagotan izan daitezen adierazgarri eta baliabideak ahalik eta eraginkorren. 2020an laginketa berri horretarako datu-basea prestatu da. Bestetik, datuak telefono mugikorrean jasotzeko aplikazio berria sortu da.
2016ko neurketaren emaitzak ikusi.