Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.

Liderrak eredu

Liderrak eredu proiektua lan-munduan kokatzen da, eta zehatzago esateko, euskararen erabilera lan-munduan areagotzeko egiten diren saioen gaineko ezagutza zientifikoaren eta berrikuntzaren arloan. EraLan izeneko proiektu-sortaren ildoan kokatzen da, eta EraLan 3 eta EraLan 4 zikloetan landutako zenbait elementu garatzen ditu.

Hizkuntza-erabilerari dagokionean, “Liderren portaera eredugarriak” gaiaren lanketan kokatzen da proiektua, eta administrazio publikoaren eremuan. Zehazki, Gipuzkoako alkate eta zinegotziekin gai horren inguruko lanketa praktiko bat garatzen du.