XII. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2020. Nerabe eta gazteen hizkuntza errealitatea

 

 

Euskal Soziolinguistika Jardunaldien hamabigarren edizioa Eskoriatzan egingo da urriaren 28an, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Jardunaldiak aukera emango du gazte eta nerabeen esparruan euskararen biziberritzearen ikuspegitik aurrera eramaten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak ezagutu eta lantzeko. Hainbat ikerketa eta esku hartzeren emaitzak eta ondorioak aurkeztuko dira, gazte eta nerabeen artean euskararen biziberritzearen alde egiteko erronkak identifikatzeko asmoz. Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen urteroko zitan euskal soziolinguistikaren inguruan diharduten ikerlari, teknikari eta ekintzaileen topaketarako aukera izango da.

EGITARAUA

IZEN EMATEA

 

Antolatzailea:

 

Babesleak:

 

EranskinaTamaina
Image icon jardunaldia-kartela-txikia.jpg155.29 KB