2021 Urteko Txostena argitaratu da

Urtero bezala Soziolinguistika Klusterrak egindakoaren laburpen bat biltzen duen txostena argitaratu da: 2021 Urteko Txostena. Erakundearen barne-bizitza, proiektuetan landutakoa eta kanpo-harremanak laburbiltzen dira txostenean, urtearen ikuspegi osoa eskainiz.

Mertxe Mugika lehendakariak sarrerako testuan mugarri nagusien errepasoa egin du, euskararen biziberritze prozesuak une honetan eskatzen duen ikerketa soziolinguistikoaren gainean hausnartzeaz gain. Klusterraren barne egituren osaera eta egitasmo estrategikoari lotutako barne-proiektuak aurkezten dira, jarraian, txostenean. Proiektuen atala da mardulena; 30 proiekturen inguruko informazioa dago bilduta txostenean. Euskal soziolinguistikan eta nazioarte mailakoan dabiltzanekin elkarlan bideak jorratzeko duen bokazioari erantzunez Klusterrak 2021ean izandako harremanak eta gauzatutako lankidetzak ere jasotzen dira argitalpenean. Bukatzeko, erakundearen aurrekontuen oinarrizko deskribapen bat eskaintzen da azken atalean.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN

Menua