Itzultzaile automatikoa Eusko Jaurlaritzak bere webgunean herritar guztien eskura jarritako tresna da. Tresna ordenagailu-programa bat da, eta, haren bidez, testuak gaztelaniatik euskarara, euskaratik gaztelaniara eta ingelesetik euskarara itzultzen dira.
Itzultzaile automatikoaren bidez, herritarrei aukera eskaintzen zaie testu labur orokorrak (gehienez ere 1.500 karakterekoak) eta webguneak itzultzeko. Itzultzaileak badu dokumentu luzeak itzultzeko aukera ere, baina funtzionaltasun hori Eusko Jaurlaritzako intranetean eskainiko da.
Oraingoz, eskura dauden hizkuntza-noranzkoak hauek dira: gaztelania-euskara, euskara-gaztelania eta ingelesa-euskara. Laster, euskara-ingelesa ere eskainiko da. Hizkuntza horiei euskara-frantsesa eta frantsesa-euskara noranzkoak gehituzko zaizkie etorkizun hurbilean.
Tresna irekia izanik, edonork erabil dezake, eta ezinezkoa gertatzen da eragindako pertsona-kopurua jakitea. Horregatik, egindako itzulpen-kopurua neurtzen da. 2015. Urtean itzulpen hauek egin ziren:
· gaztelania-euskara: 5.910.266
· euskara-gaztelania: 4.696.291
· ingelesa-euskara: 62.756
JARDUNBIDEA
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila – EUSKO JAURLARITZA
HIZKUNTZA
Euskara
ERAGIN ESPARRUA
IKT