• Nagusia
          • Nor gara
            • Aurkezpena
            • Hausnarketa estrategikoa
            • Bazkideak
            • Zuzendaritza Batzordea
            • Bulego teknikoa
            • Ikerlarien sarea
            • Aliantzak
          • Aktualitatea
            • Agenda
            • Albisteak
          • Zabalpena
            • Soziolinguistika Albistaria
            • Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak
            • Txillardegi-Hausnartu sariak
            • Ikastaroak, mintegiak eta tailerrak
            • Argitalpenak
            • Ikus Entzunezkoak
            • Hezkuntza Soziolinguistikoa

          • Bat Soziolinguistika Aldizkaria


          • Proiektuak
          • Egoeraren azterketa
            •  Gazteak euskararen eszenatokian: Erabileraren auzia
            •  Hitzargiak
            •  Hizkuntza Aniztasunaren Mapak
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Euskal Herria, 2021
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Udalerriak, 2021
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak Euskal Herriko Unibertsitatean
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak ikastetxeetan eta kirol taldeetan
            •  UEH ikerketa: Udalerri Euskaldunetako Haurrak eta euskara
            Esku hartzea
            •  Aldahitz ikerketa
            •  Berba-lapiko proiektua
            •  Enpresaren erantzukizun linguistikoa kudeatzeko eredua (Eralan 5)
            •  Euskara Kirolkide
            •  Itzulinguru
            •  Jendaurrean Erabili
            •  Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa
          • Ikusi gehiago
  • eu
  • es
  • en
  • fr

Hitzargiak

  1. Soziolinguistika Klusterra
  2. Hitzargiak
  3. EduBreizh

EduBreizh

Edubreizh bretoiera ikasteko dagoen onlineko plataforma bakarra da.

Bretainiatik kanpo bizi arren edo eskoletara joateko aukerarik ez izan arren bretoiera ikasi nahi duten ikasle helduei zuzendua dago plataforma.

Interneten ez dago bretoieraz idatzitako eduki pedagogikorik, eta, beraz, gabezia hori bete nahi du plataformak.

EduBreizh-ek teknologia berriak baliatu ditu bretoieraren onlineko irakaskuntza garatzeko eta, hala, noiznahi eta nonahi hizkuntza-baliabide pedagogikoak eskura nahi dituzten ikasleen eskaerari erantzuteko.

Erabiltzaileek harpidetu egin behar dute plataforman, eta, behin hori eginda, Oulpan metodo berritu eta aberastuan oinarritutako baliabide pedagogiko osatu bat erabiltzeko aukera izango dute.

Hala, ikasle internauta 300 baliabide pedagogiko multimedia baino gehiago dituen trebakuntza-plataforma batean sartuko da, eta aukera izango du elkarrizketak lantzeko, errepikapen-ariketak egiteko, norberak zuzentzeko moduko testak egiteko, gramatika-modulu multimediak lantzeko eta zenbait egoera praktiko aztertzeko.

Plataformak aukera ematen du aditu batek zuzendutako eskola birtualetan ere parte hartzeko, eta, halakoetan, ahozko zenbait jarduera pedagogiko egin ditzake ikasleak, debora errealean.

Halaber, EduBreizh-ek ikasleen arteko harremana ere sustatzen du, txaten bidez, esate baterako.

Ikastaroetan parte hartzeko, izena eman behar da EduBreizh-en (2012tik 2015era, aldi batez, doan eskaini ziren ikastaroak).

JARDUNBIDEA

EduBreizh

HIZKUNTZA

Bretoiera

ERAGIN ESPARRUA

FITXA TEKNIKOA

EduBreizh.pdf

SARE SOZIALAK

Facebook
Twitter

BAZKIDEAK

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA, 20140 – ANDOAIN · kluster@soziolinguistika.eus · Tel.: 943 592 556

Facebook
X
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Harremana

© 2021 Soziolinguistika Klusterra